Europako legeak egin du hitz Luxenburgon: enpresari batek debeka diezaioke langile bati buruan zapia eramatea. Lan ordutan, zehaztu du epaitegiak, hortik kanpo enpresariak inolako eskumenik balu bezala. Horrela ebatzi du, Belgikan, buruan zapia eraman nahi zuen langile baten helegitea.
Publicidad
Epaiak, halere, herrialde bakoitzaren esku uzten du zapiaren kontua. Horrela gertatzen da orain ere, askorentzat ulertezina den iskanbila honen inguruan. Enpresa batek agin dezake uniformea langileentzat eta kasu horretan langileak ez du beste erremediorik izango. Baina Belgikako kasu horretan enpresak ez du uniformerik agintzen. Besterik gabe, neutraltasuna agintzen du janzkeran, eta enpresariari ez zitzaion buruko zapia neutrala iruditu. Takoiak bai, eskoteak ere bai, zapia, ez.
Zerbait du hainbat erlijiok emakumeon ilearekin. Katolikoak, adibidez, mojei burua estaltzen die, fraideei ez, eta oraindik gogoan dut txikitan ezin genuela neskok ilea bistan genuela elizan sartu, eta irudi tradizionaletan emakume euskaldunek buruan zapi bat eramaten zutela, zuria gehienetan. Musulman askorentzat ere arriskua emakumeon ileak du, ez gizonezkoen kalparrak.
Nik ulertzen dut aurpegi osoa estaltzen duen zapiak askorengan sortzen duen ezinegona, gizartean bizitzeak guretzat albokoaren aurpegia ikustea baitakar. Aurpegian ikusten dugu bestearen izaera, are intentzioa, tradizionalki ez gara fio izan aurpegia estaltzen duenaz. Horrela izan da mendeetan mendebalean. Hortik dator inauterietan aurpegia estaltzeko joera zabaldua.
Baina aurpegia bistan uzten duen zapiari ez diot nik eragozpenik ikusten. Nik ez dut jarriko, baina ez ditut jantziko modak agintzen dituen janzkera gehienak ere, soldata ordaintzen didanak horrelakorik agintzen ez badit behintzat. Ez naute mojek asaldatzen, ezta gure kaleetan gero eta maizago ikusten diren emakume zapidunek ere.
Publicidad
Gauza absurdoagoak eramaten ditugu soinean mendebaleko emakume gehienok.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.