Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 7 de junio 2016, 13:51
Andres Urrutia notario, Zuzenbide irakasle eta euskaltzainburuak Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso zuen atzo, Areatzan egindako ekitaldian. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak eman zion saria, «euskara zabaltzeagatik lehen gure hizkuntza arrotza zen arlo batean, Zuzenbide arloan». «Batez ere, horregatik ematen diogu Urrezko Luma», nabarmendu zuen.
Eurekin batera, Xabier Kintana euskaltzainak eta Asier Muniategi liburu azoken antolatzaileak parte hartu zuten ekitaldian. Kintanak Andres Urrutiaren biografiaren zertzelada nagusiak eman zituen. Euskaltzainburuak eskerrak eman eta «etxekoentzat eta euskalgintzan dihardutenentzat» gomuta izan zuen. «Notariook luma bat erabiltzen dugu egunero. Luma hori euskaraz ere erabiltzen saiatu naiz ni», adierazi zuen Urrutiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.