Montpellierreko euskal etxea onartu du Jaurlaritzak

Honela Frantziako Estatuko lurraldean ezarritako bosgarren euskal etxea da, Paris, Paue, Bordele eta Marsellakoekin batera

izaskun moyano

Miércoles, 20 de abril 2016, 00:09

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio astearte honetan 'Association des basques de Montpellier et sa region-euskaldunak' izeneko euskal etxea onartzeari.

Publicidad

Modu honetan, Frantziako Estatuko lurraldean ezarritako bosgarren euskal etxea onartu da, Paris, Paue, Bordele eta Marsellakoekin batera, eta munduan zehar sakabanatuta daudenen arteko 190. euskal etxea da.

Zentro berria Euskal Etxeen Erregistroan sartuko dute. Bere helburuak honako hauek izango dira, besteak beste: euskal hizkuntza eta horren erabilera sustatzea, Euskadiren ohiturak eta usadioak mantentzea eta euskal etxeen nazioarteko sare ofizialean modu aktiboak parte hartzea.

Joan den irailean 120 pertsonatik gora batu ziren Montpellierreko euskal etxean, euskal eguna ospatzeko asmoz. Gehienak Zuberoa eta Behe Nafarrotik joan ziren, eta guztiek Jean Louis Bergararen musikaz biziki gozatuz zuten.

Zuri eta gorriz jantzi eta han elkartu ziren bazkide eta gonbidatuak. Goizeko hamaikatan hasi zen festa, aita Mounhok eskeinitako meza entzuteaz batera. Ondoren, janaurreko bat edo beste dastatu zituzten kanpoko patioan. Trikitaliaren soinu, fandango eta abestiek dantzan jarri zituen guztiak bazkalordua heldu arte. Azkenean musika eta janariz gozatu zuten gaua iritsi zen arte.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad