Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 5 de abril 2016, 00:13
Basque Audiovisual markak zabalkunderako stand propioa izango du Canneseko MIPTV azokan eta ikus-entzunezkoen euskal sektoreko zortzi enpresa arituko dira lanean bertan. MIPTV azoka astelehenetik ostegunera bitartean egingo da, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
Aurten ere, ikus-entzunezkoen euskal sektorea ordezkatzen duen Basque Audiovisual markak «presentzia nabarmena» izango du nazioarteko azoka esanguratsuenetan. Marka horren sustatzaileak diren EIKEN Ikus-entzunezkoen Klusterraren eta Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanari esker, aurrera darrai ikus-entzunezkoen euskal sektore profesionalaren nazioartekotzea eta ate berriak zabaltzea helburu duen egitasmoak.
Horretarako, Basque Audiovisual standak jarriko dira datozen hilabeteotan nazioarte mailako azoka garrantzitsu hauetan: Canneseko MIPTV (apirilak 4-7, telebista eta eduki digitalen munduko azoka garrantzitsuena), La Rochelleko Sunny Side Of The Doc (ekainak 20-23, nazioarteko dokumentalen azoka) eta Canneseko MIPCOM (urriak 17-20, formatu guztietako entretenimendu edukien azoka globala).
Gainera, Etxepare Euskal Institutuak diru-laguntzak eskainiko dizkie berriz ere enpresei, azoketara joateak eragiten dituen gastuei (bidaia, akreditazioa, ostatua eta dietak) aurre egiten laguntzeko.
Modu honetan, MIPTV azokak datorren astean zabalduko ditu ateak, Canneseko (Frantzia) Palais des Festivals gunean. Parte hartzeak garrantzi handia du euskal ekoiztetxeentzat, merkatu handi horrek finantziaziorako bideak, elkarlanerako aukerak eta lanerako ildo berriak errazten dituelako.
11.000 profesional
Mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotako ekoiztetxe, telebista kate eta ikus-entzunezkoen enpresa bilduko ditu azokak, 1.600 stand baino gehiagotan. 11.000tik gora profesionalek eman dute izena 2016ko edizioan parte hartzeko, eta horietatik 4.000 telebistarako edukien erosleak dira.
Basque Audiovisual standak «kokapen aparta» izango du bertan -Riviera eraikinean, R7.E67 zenbakian-, eta hura izango dute oinarri azokara bertaratuko diren zortzi euskal enpresek: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta EiTB.
Han ariko dira baita EIKEN klusterreko ordezkariak eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkaria ere, Basque Audiovisual katalogoaren zabalkunde lanetan eta katalogoa osatzen duten 54 euskal enpresen informazioa nazioarte mailako profesionalei eskaintzen, bertan izango diren ekoizpen etxeei laguntza emateaz eta euskal standean burutuko diren topaketak eta hitzorduak koordinatzeaz gain.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.