Artzainak ardiak gidatzen ditu.

Hirutik hiru Idiazabalentzat

Urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak irabazi ditu euskal gaztak Katalunian ospatu den Estatu mailako lehiaketan

i. crespo

Martes, 22 de marzo 2016, 00:21

Hirutik hiru. Idiazabal jatorrizko deiturako gaztandegiek urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak lortu dituzte Vic-eko Artisau Lehiaketan. Tolosako Pedro Zuzuarregirena (Martin-Txiki) izan zen lehenengoa, Olaberriko Aizpea eta Aguraingo Julen Karasatorre (June) bigarren eta hirugarren amaitu zuten bitartean.

Publicidad

Vic-eko Lactium Estatu mailako artisau gazta azoka garrantzitsuenekoa da. Aurtengo ekitaldian, Kataluinako, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Andaluziako eta Euskal Herriko artisau ekoizleek parte hartu dute. Baina Idazabal jatorrizko gaztek ez dute areriorik aurkitu Kataluniako hirian. Garaipen honekin, euskal gaztak bere lidergoa zeharo handitu du artisauen artean.

Hori dela eta, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak «poz handia» adierazi du, «dastatzaile aditu batzorde garrantzitsuenek, estatuan eta maila honetako lehiaketeetan, gure gazta aukeratzen jarraitzen baitute». «Eta uste osoa dugu, sari hauek guztiek gure artzainek egiten duten ahalegin, ilusio eta ondo egindako lan gogorraren kanpoko aitorpena dela», gaineratu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad