Anders Breivik norvegiarra, eskuburdinak kentzeko momentuan.

Urrezko kaiola

Anders Breivikek 21 urteko zigorra bete behar du Utoyan 77 pertsona erailtzeagatik, baina kartzelan duen egoera zeharo bitxia da

i. crespo

Viernes, 18 de marzo 2016, 00:07

2014an, espetxeratu zutenetik hiru urte betetzen zirenean, Anders Brevik (37 urte) kexu zen bere egoera «jasanezina» zelako. Bere PlayStation-a zaharra zela eta eskaintzen zioten kafea hotza zegoela salatu zuen norvegiarrak. Egia esan, oso bitxiak dira ultraeskuineko hiltzaileak kartzelan dituen erosotasunak. Zelda bat baino, apartamentu ... bat dirudi. Egongela, ordenagailua, telebista eta bideo-jokoak ez dira falta bere ziegan, eta bere janaria sukaldatzeko aukera ere badu Breivikek. Halere, gobernuaren aldetik «torturak» jasan dituela adierazi du.

Publicidad

Bere egoera aztertzen ari den epaiketa asteartean hasi zen, kartzelan dagoen gimnasioan. Eskuburdinak kendu eta berehala, Breivikek besoa luzatu eta gora astindu zuen, nazien agurra imitatuz. 21 urteko zigorra jaso zuenetik lehenengoz azaldu zen horrela hiltzailea. Oso momentu laburra izan zen hala ere, bere aitorpena ematea debekatuta baitzegoen. Arrazoia, mezu faxistak zabaltzea saihestea.

Bere abokatuak, Oystein Storrvikek, bere bezeroaren presondegi-erregimena eramangaitzela dela adierazi du. Izan ere, honen esanetan, araketak egiten dizkiote etengabe, eta ia ez du kanpoko pertsonekin harremanik. Bere «estresa» dela eta, gainera, Politika Zientziako ikasketak alde batera utzi ditu. «Bere bakartzea oso kaltegarria izango da bere buruko osasunarentzat», ziurtatu du Storrvikek. Norvegiako Fiskaltzak akusazio hauek ukatu ditu, baina egia da Breivikek ez duela bisitarik jasotzen. 2012. urtean izan zen azkenekoa, bere amarena hain zuzen, baina ordutik gutxira hil egin zen.

«Infernura bidali nauzue eta ez dut luzaroz iraungo. Hiltzen banauzue, Europako ultraeskuineko pertsona guztiek jakingo dute nork torturatu ninduen. Bere eskaeren artean, PlayStation 3a, gosaltzeko gurin gehiago, 36 euroko soldata eta besaulki erosoagoa zeuden. Dirudienez, Breiviken pentsaeran, 2011an egindakoak sari bat merezi du zigor bat baino.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad