iñigo crespo
Jueves, 25 de febrero 2016, 00:48
«Pozik jarri naiz antzinako 'beep'-ak jo duenean, duela asko entzun bainuen azkenekoz. Inork ez du SMS-rik bidaltzen gaur egun. Alejandro Pedregosarenak dira hitzok. Idazle andaluziarrak ez du WhatsaApp zerbitzurik, mugikor inozoak nahiago dituelako. Baina ez da pertsonaia ospetsu bakarra. Gero eta gehiagok zaborrera botatzen dituzte euren telefono distiratsu eta berriak, goi-mailako teknologiakoak alegia. Ez dute Interneten morroi izan nahi, etxetik kanpo ez behintzat.
Publicidad
Norbaitek pentsa lezake idazle bat besterik ez dela, eta artistek zenbaitetan jokaera arraroa azaltzen dutela. Baina fenomenoa hazten ari dela egiaztatzeko, telekomunikazio enpresa bateko agintaritzara jo dezakegu. Eta gertuen daukagun erraldoia Telefónica da. César Alierta bere presidenteak «traste handi bat» daukala adierazi zuen duela urtebete. «Smartphone-a erabiltzen dutenek ez dute askatasunik, Interneteko marrazoek euren sekretuak ezagutzen baitituzte», adierazi zuen Aliertak.
Duela bi aste, gainera, Eddie Redmayne aktoreak bere iPhone sofistikatua alde batera utzi eta mugikor zahar bat erabiltzen hasi zen. 'La chica danesa' filmean egiten duen lanarengatik Oskar bat irabazi dezakeen antzezleak «egun osoa telefonora itsatsita pasatzen zuela» aitortu zuen. «Momentu hau bizi nahi dut», azpimarratu zuen britainiarrak. Bere hitzek, aldiz, sekulako zalaparta sortu zuten Ingalaterrako egunkarietan.
Baina badago beste bide errazago bat gaur egun. Duela hamar urte erabiltzen genituen mugikorrak berreskuratu ordez, badaude deitzeko bakarrik balio duten tresna txikiak, 'dumbphone' -telefono inozoa- ezizenarekin ezagunak izango direnak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.