Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 9 de febrero 2016, 00:11
Urtarrilaren amaieran hasi eta otsailean zehar, ikerketa kulturala burutzeko kanpaina berri bat hasiko da Tiriseko (Mendebaldeko Sahara) 'lurralde askatuetan', Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak (SEAD) kudeatutako eremuan. Izatez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak sustatu eta diruz laguntzen duen Mendabaldeko Saharako Esplorazio zientifikoen XX kanpaina da. Gizadiaren Kultura Ondarea lankidetzan ikertu eta zaintzeko esperientzia bakar eta aitzindaria da. Zonalde desfaboratu, konplikatu eta lan egiteko zail batean, baina zalantza izpirik gabe ondarean aberatsa dena.
Otsailean zahar, Andoni Saenz de Buruaga EHUko Historiaurrean irakasleak zuzendutako euskal-saharar ikerketa-talde bat Tiriseko lurretan ibiliko da, Tindoufeko (Argelia) Errefuxiatuen kanpalekuetatik 1000 bat km-ra, bi helburu nagusirekin.
Alde batetik, gune geografiko zehatzak ezagutzeko xedea dute Tiriseko hiru eskualde administratiboetan (I-tik H-ra, Mijek, Agüenit eta Duguechekoak). Bestalde, Azefaleko duna-zelaia, Mendebaldeko Saharako hego-ekialdeko muturrean, ikuskatzeko lanak jarraitu nahi dituzte. Bi kasuetan, helburua da Saharako Mendebaldeko arkeologia eta ingurumen-ondasunak kontrolatu eta erregistratzeko lanarekin jarraitzea.
Ikerketa-taldea misio guztietan parte hartu ohi duten aditu euskaldun eta saharar multzo batek osatzen du: Andoni Sáenz de Buruaga (EHU), Hossien Mohamed Ali (SEADeko Kultura Ministerioa), Juan María Arruabarrena (Munibe Taldea, Azkoitia-Gipuzkoa), Ahmed Abdi Ali (SEADeko Protokolo Zuzendaritza), Javier Alberdi (Munibe Taldea, Azkoitia, Gipuzkoa), Daday Mohamed Mberek (SEADeko Presidentzia), Halienna Badadi Ali (SEADeko Kultura Ministerioa) eta Malainin Aomar Sidi Said (SEADeko Defentsa Ministerioa). Talde honi eskoltarako 3-5 pertsona gehitu behar zaizkio, agintari sahararrek espedizioen segurtasuna indartzeko ipiniak.
2006tik 2015era guztira 21 ikerketa-misio egin dira, 20 Mendebaldeko Saharako lurraldeetara eta bat Mauritaniara. Emaitzak harrigarriak eta oparoak izan dira arkeologiaren alorrean (mila aztarnategi 6000 hilobi-monumentu baino gehiagorekin), nomaden kulturaren ahozko berreskurapenarenaren eta beduinoekiko elkarbizitzaren praktika antropologikoaren alorrean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.