Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Domingo, 10 de enero 2016, 01:19
Euskaltzaleen Topaguneak, Topaldia jardunaldiaren 13. edizioa egingo du urtarrilaren 21ean Durangoko Landako elkartegian. Han, euskaltzaleen aktibazioa izango da aztergai: 'Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean. Autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea'. Jardunaldia goiz eta eta arratsaldez egingo da, eta urtarrilaren 18ra bitartean izena emateko aukera zabalik dago.
Euskaltzaleen komunitatearen garapenerako 'giltzarriak' diren gaien bueltan arituko dira jardunaldian, eta euskaltzaleen aktibazioa «ikuspuntu ezberdinetatik» aztertuko da. Horrela, diskurtso eta esperientzia ugari ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango da, «aritu eta aditu ezberdinen laguntzarekin».
Bost bloketan banatu dira topaketaren edukiak. Lehenengoan, 'Autoeraketa' deiturikoan, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko dira, Elgoibar eta Hondarribiko euskaltzaleen topaguneetako kideen eta Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkarien eskutik. Bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak izango dira aztergai, Iñaki Martinez de Luna eta Mikel Ozaitaren hitzaldiekin.
Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa landuko dira, esperientzia ezberdinen bitartez. Bloke honetan izango dira Lorea Agirre eta Jasone Mendizabal. Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzeko aukera izango da, eta horretarako DEMOen esperientzia ekarriko dute gogora Gorka Torrek; eta Lutxo Egia 'Transitoak' ekimenaren gainean arituko da.
Azkenik, bosgarren eta azkeneko atalean, «euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak» zeintzuk diren landuko dute parte hartzaileek, Txerra Rodriguezek zuzendutako mahai inguruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.