Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Miércoles, 6 de enero 2016, 00:39
Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016k hirugarren urtez ireki dute bi artistak Wroclaw hiri poloniarrean egonaldi artistikoa egiteko aukera. Hautaturiko sortzaileek 6-8 astetako egonaldia egingo dute Poloniako hirian, maiatza erdialdea eta uztaila erdialdea artean, eta ondorengo arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 29ra arte egongo da irekita.
Bi sortzaileek Poloniako hirian eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da egonaldiaren helburua. «Esku hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzoetan eginez, eragile kolektiboen lankidetza bilatuz, edota baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz» lortuko dute beraien xedea.
Deialdian parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira: helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea edo bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan helbidea euskararen eremu geografikoan izatea; ibilbide artistiko esanguratsua duten sortzaileak izatea; Wroclaw/Donostia 2016ko Europar Kultur Hiriburuetako ildoekin lotura duen proiektu edo ideia bat proposatzea, eta proiektu edota ideia hori beste sortzaileekin partekatzeko borondatea eta asmoa izatea.
Horrezaz gainera, ingelesez edo polonieraz moldatzea kontuan hartuko da, eta Poloniako eragileen parte hartzea proiektuan era positiboan baloratuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.