Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Iñigo Urkullu lehendakaria, The Climate Group- eko batzarrean aritu da Parisen.

The Climate Group aliantzak hiru gigatona CO2 murriztu nahi ditu 2020rako

Urkullu buru duen Europako ingurumen sareak argitara eraman du Parisen, klima aldaketaren efektuak etorkizunean murrizteko hartu duen konpromisoa

izaskun moyano

Miércoles, 9 de diciembre 2015, 01:21

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hasi du astelehen honetan The Climate Group erakundeak Parisko udaletxean egingo duen Batzar Nagusia. Bertan, eta haren aurretik egindako ekitaldietan, Urkulluk 'Compact of States and Regions' akordioan etorkizunerako jasota dauden helburuak azaldu ditu. Itun horren bitartez, The Climate Group erakundeak aurreikusten du besteak beste, 2020rako hiru gigatona CO2 murriztea. Hots, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Japoniako berotegi efektuko gasen osoko isurketen adina.

Publicidad

Urkullu The Climate Group-TCG nazioarteko ingurumen sarearen Europako egungo presidentea da. 'The Compact of States and Regions' esperientzia aitzindari bat da, The Climate Groupek bultzatua. Estatuz azpitiko 44 gobernuek hartzen dute parte, 325 milioi biztanle ordezkatzen ditu eta baita munduko ekonomiaren zortzirena ere.

Parisen, Euskadi, Quebec eta Hego Australiaren baterako presidentziarekin, The Climate Group aliantzak argitara eman ditu klima aldaketaren efektuak etorkizunean murrizteko hartu duen konpromisoa.

Horrela, alde batetik, 2020rako hiru gigatona CO2 murriztu nahi ditu. Hau da, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Japoniak 2012an guztira eragin zituzten berotegi efektuko gasen isuriak (BEG) baino gehiago. Halaber, 2030erako 12,4 gigatona CO2 murriztu nahi ditu. Hots, AEBek eta Europar Batasunak 2012an guztira eragin zituzten BEGen isuriak baino gehiago. Hirugarrenik, 2050erako 47,4 gigatona CO2 murriztu nahi ditu. Hau da, munduak 2012an guztira eragin zituen BEGen isuriak.

Beste ekintza batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, hazkunde ekonomikoa eta isurien murrizketa uztartu, energia berriztagarriak inplementatu eta isuri gutxiagoko garraiobideak erabili behar direla adierazi du.

Bere iritziz, «itun hau, konpromiso politikoak hartzerakoan erreferente bat garela estatuei eta nazioarteko erakundeei erakusteko baliagarria izango da». «Think global, act local», adierazi du, estatuz azpitiko erakundeek klima aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rola azpimarratzeko. «Prest gaude etorkizuneko belaunaldiei mundu hobe bat uzteko lan garrantzitsu honetan laguntzeko», gaineratu du.

Publicidad

Euskadiren konpromisoa

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du Euskadi «etxeko lanak eginda» joan dela Parisera. Bere hitzetan, Euskadik hamar urte baino gehiago daramatza klima aldaketaren aurka borrokatzen eta bete egin ditu isuriak murrizteko helburuak.

Horrela, joan den uztailean, Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurkako 2050ko Estrategia onartu zuen -Klima Estrategia-, eta hor biltzen den konpromiso bat da berotegi efektu gasen isuriak gutxienez %80 murriztea 2050. urterako, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta. Urkulluk esan du «beharrezkoa» dela urratsak egiten jarraitzea norabide horretan.

Publicidad

Erronka hori «garapenerako aukera handitzat» hartu behar dela aldarrikatu du. «Teknologia ahalbidetzen ari da hazkunde ekonomikoa bateragarria izatea, berotegi efektuko gasen isurien murrizketarekin». 2014an, munduko ekonomia %3 hazi zen, baina CO2 isuriak egonkor mantendu ziren, azken 40 urteotan lehenengo aldiz.

Urkulluk azaldu du Eusko Jaurlaritzak 88 milioi euro inbertituko dituela urtero Klima Aldaketaren aurkako Estrategian. Zenbateko horrek 57 milioi euroko jarduera ekonomiko eta 1.030 lanpostu sortuko lituzke urtean.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad