silvia cantera
Domingo, 2 de agosto 2015, 16:30
Koadrilek askotan zotz egiten dute kotxea ea nork hartuko duen erabakitzeko. Parranda hasi baino lehen, gidaria nor izango den deliberatzen dute eta horrela, arriskurik gabe gauez atera daitezke. Beste batzuek ez dute alkoholik edaten edo botikaren bat hartzen dutelako edota nahi ez dutelako, baina horrek ... ez du esan nahi esku artean plan on bat ez izatea.
Publicidad
Amaitu berri diren Baionako jaietan, abstemioak kontuan hartu dituzte. Espresuki alkohola hartzen ez dutenentzako postu bat jarri du Iparraldeko hiri honen udaletxeak nahi duenak dohako eskumutur bat eskatu dezan. Guztiak kolore desberdinetakoak izan dira egunaren arabera. Hainbat jatetxe eta tabernatan erakutsiz gero, zeramanak freskagarri bat edo botila bat ur eraman zezakeen ezer ordaindu barik.
Normalean edaten ez dutenek pozik jaso zuten udal ekimena, baita hostalaritzako langileek. Haien ustez, jaia alkohola baino askoz gehiago dela erakusteko modu on bat da. Izan ere, emaitza onak eman ditu aurten, metodo hau erabili den lehenengo urtean. Datuek argi utzi dute: ostiralean bakarrik mila eskumuturreko banatu ziren Baionako biztanle abstemioen artean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.