Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jokin Elizaran
Viernes, 26 de junio 2015, 00:37
Ondare kulturala modu askotan babestu daiteke. Diruarekin, bere balioaren garrantzia goraipatuz, ikerkuntzaren bidetik... Hemendik aurrera, agian, 100 nanometro baino gutxiagoko objektu edo estrukturekin ere. Santa Maria Katedrala ondarearen babeserako nanomaterialak erabili nahi dituen ikerketa europar programa batean parte hartzeko aukeratu baitute. Gasteizkoa estatuko parte hartzaile ... bakarra da Pisako (Italia), Vienako (Austria), Koloniako (Alemania) eta Ganteko (Belgika) hiri europarrekin batera.
Europar Komisioak Europako "hainbat katedraletako harrien babesean eta sendotzean nanomaterialak erabiltzeko proposamena planteatzeko ekimen internazionala abiarazi du", azaldu dute Santa María Fundazioko bozeramaileek. Nanoteknologia hori 100 nanometro (milimetroaren 100 milioren) baino gutxiagoko objektu edo oso estruktura txikien diseinuan eta produkzioan datza. Proiektuaren helburua "eraikuntzen ondarearen babesean erabiliko diren industria-prozeduren eta produktuen garapena eta antolakuntza da", aipatu dute. Bi ikuspegi dauzka saiakerak: fabrikatzaileei merkatu berriak ireki eta ondarearen arduradunei material berritzaile eta eraginkorrak eskaini.
"Mekanismoa ez da zaila, izatez", dio Juan Ingacio Lasagabasterrek, Fundazioaren zuzendariak. "Material txiki hau minduta dauden hormigoi harrietan sartzen da. Oso erraza da sartzeko orduan, eta estruktura finkatzen du harri hori gehiago mindu gabe", aipatu dio elcorreo.com-i.
Hiru parte hartzaile kategoria ari dira lan hauetan: katedralen kontserbazioaren erakunde arduradunak, garatuko diren produktuen hartzaile gisa; enpresa nanoproduktugileak, garatzaile gisa; eta unibertsitate eta beste erakunde ofizialetako kide diren materialen entsegurako laborategi independenteak, produktuen erabilgarritasunaren ebaluatzaile gisa. Horrela, Santa Maria Katedrala hartzaile kategoriaren barne sartzen da Arabako Foru Aldundiak laborategi gisa lagunduta eta 'Tecnologia Navarra de Nanoproductos' (TECNAN) enpresak garatzaile gisa lagunduta. Prozeduraren jarraibidea, lehenengo, aplikatu ahal izango diren zenbait produktu aukeratzea izango da. Bigarrenik, partaide diren katedraletan dauden harrien jokabidea eta ezaugarriak zehazten saiatuko dira materialen laborategiek euren erabileraren inguruko ikerketa bat egin dezaten. Azken fasean, laborategiko emaitzak behar bezain positiboak eta fidagarriak badira, erabilera monumentuan probatu ahal izango da.
"Hiru urtez geroztik, Santa Maria Katedrala Fundazioko teknikoek, Ondare Historiko-Arkitektonikoaren Zerbitzuko teknikoek, Zaharberritze lanetan aritzen diren teknikoek, eta baita Arabako Foru Aldundiko Laborategi Nagusiko teknikoek Gasteizko tenpluaren oinarrizko harria sendotzeko eta babesteko mota honetako nanomaterialak erabiltzeko aukera ikertzen aritu dira, harriak etengabe okerrera egiten du eta oraindik ez baita irtenbide egokirik aurkitu", azaldu dute Fundaziotik. Italiako National Inter University Consortium of Materials Science and Technology-k zuzenduko du proiektu hau. Hasiera data ofiziala pasa den ekainaren 1a izan zen, eta 36 hilabeteko iraupena izango du. 6,3 milioi euro esleitu dira estatu europar ezberdinetako partaideen arteko ikerketa lanetan inbertituko dena.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.