Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jokin Elizaran
Domingo, 24 de mayo 2015, 01:42
"Txakoli, please". Euskadin egiten den txakolina Estatu Batuetan, Mexikon, Kanadan eta Japonian gero eta hobeto saltzen da. Hala diote, behintzat, Bizkaia eta Arabako Kontseilu Arautzaileek. Bizkaiko upategien azken datuak aztertzen baditugu, honakoa aurkituko dugu: 2014an 242 hektolitro erosi zituzten kontsumitzaile amerikarrek. Japoniarrek, gainera, 27, ... 90. Ez da gutxi. Herrialde asiatikoaren joera "oso pozgarria" dela esan dute Kontseilu Araultzailekoek, 2011an 7,2 hektrolitro soilik erosi baizituzten japoniarrek. Arabako Txakolinaren barne dauden 8 enpresen datuek ere antzeko joera probatzen dute. "Gure produkzioaren %20a Euskaditik kanpora saltzen da", aipatu du Jatorrizko Izenaren gerenteak, José Antonio Merinok. "Urtetik urtera gehiago saltzen dugu atzerrian".
Esportazio kontuetan "produkzio datuek garrantzi handia dute", azaldu dute Iñaki Aretxabaletak zuzentzen duen Bizkaiko Txakolinetik. Dena den, "sentsazioak" argiak dira. "Kanpora begiratu behar dugu", dio arabarrak, José Antonio Merinok. "Produktu desberdina daukagu merkatu horietara begira. Eta lan handia egin dugu, gainera. Beste herrialdetan egiten diren azoketara joaten gara, gure izena ezagutzera emateko", esan du.
Baina zergatik dute gustoko gure txakolina? "Zapore oso fina du", uste dute arabarrek. "Lasto kolore horia du produktuak. Lore, belar eta sagar orlegiaren usainekoa. Edakera garratz eta freskokoa", deskribatu zuen Itziar Ipiña sommelierrak, Bizkaiko Txakolin Egunaren aurkezpenean. Bizkaiako upeltegiek Estatu Batuetara 242 hektolitro eraman dituzte azken urtean. Mexikora, 7,20. Kanadara 11,25. Txinara, 4,50. Japoniara, 27,90. Frantziara, 1,17. Alemaniara, 5,40. Herbereetara 9,35 eta Belgikara 15,68. Arabakoek ez dute daturik, baina produkzioaren (537.800 kilo) ehuneko hogeia kanpoan saltzen dutela diote. "Guk Japonia, Kanada, Mexiko eta Europako herrialdeetara eramaten dugu. Baita Kolonbiara ere. Ez genuen espero, baina hala da", aztertu du Merinok.
EL CORREOk duela aste bat argitaratu zuen bezala, modan da txakolina New Yorken. Maiatzaren 17an, Chelsean, Eder Montero sukaldari bilbotarrak 'New York's Txakoli Fair' azoka antolatu zuen. Bertan 700 botila jarri zituzten kontsumitzaileentzat. Amerikarrek 46 euroren truke, nahi adina txakoli edan zezaketen. Pintxoekin, noski. "Ardo hauen inguruan kuriositate handia dute", azaldu du Monterok. "Edateko erraza da, alkohol gutxi dauka eta udaberrian oso ondo 'sartzen' da", dio. Txakoli festa honetan Ameztoi, Uriondo, Xarmant, Gaintza, K5, Zudugarai, Itsas Mendi, Ulacia, Berroia, Hiruzta, Txomin Etxaniz, Ametza, Adur, Maddy, Gorka, Luzia du Ripa, Talai Berri, Akarregi txiki, Talerri eta Rezabal bezalako upategietako edariak dastatu zituzten amerikarrek.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.