Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Miércoles, 20 de mayo 2015, 01:32
Ospentsuentzat ez da hain erraza sareak zeharkatzea. Ez behintzat Barack Obamarentzat. Sei urtez itxaron behar izan du AEBko presidenteak Twitter kontu berria izateko. Ezinezkoa izan zitzaion joan den igandea baino lehen bere onarpena duen mezu zerbitzua inauguratzea. "Barack naiz, benetan!", idatzi zuen Obamak bere lehen ... esaldian. "Sei urteren ostean, azkenean eman didate nire kontua", azaldu zuen agintari nagusiak. Ordu batzuetan milioi bat jarraitzaile batu zituen, eta kopuru hori bizkoiztu du jada. AEBko lehen presidente beltzaren efektua oraindik ere bizirik dihardu.
Deigarria (baina meditatua oso) da berak idatzitako deskribapena: "Aita, senarra eta Estatu Batuetako 44. presidentea". Honela ordenatu zuen bere identitatea. Obamak bazuen Twitter sarean kontu ofizial bat, Etxe Zurira iristeko kanpaina zuzendu zuen 'Organizing for Action' taldeak kudeatzen zuena. Bertan, presidenteak idatzitako mezuak BO inizialekin idazten zituen. Baina oraingoa berea da benetan, eta dirudienez berak erabakiko du zer eta noiz idatzi. Hau da, ez da kanpoko propaganda tresna hutsa izango.
'POTUS' eta 'FLOTUS'
'@POTUS' izango da Barack Obamaren erabiltzaile izena. Askoren ustetan, ez dute hitz aproposa osatzen, baina letra guztiak bilduta, 'Estatu Batuetako Presidentea' adierazten du ingelesezko inizialetan (President Of The United States). Oraindik ere bitxiagoa dena, Michelle bere emazteak atzo berak baino jarraitzaile izatea da. Sare ospetsuan '@FLOTUS' du izena agitanriaren emazteak.
Bi deitura hauek ikusita, Bill Clinton presidente ohiak eta Hillary Clinton hautagaiaren senarrak adarra jo zion Obamari. "Kontu horrek karguarekin bat egiten du edo alda daiteke (bere emazteak hauteskundeak irabaziko balitu, berarentzat izango litzateke kontua). "Galdera ona. Ezagutzen al duzu 'FLOTUS' kontua nahi duen inor?", galdetu zuen Obamak bere azken mezuan. Bi milioi pertsonatik gora erne daude tuit berria noiz idatziko zuen zain.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.