Jokin Elizaran
Viernes, 17 de abril 2015, 00:24
Ongi hitz egitea ez da batere erraza. Jendaurrean garrantzi gabeko esaldi pare bat botatzen saiatu den edonork jakin badaki hori. Horregatik agian, oratoria artea bat dela nahiko argi dauka XXI. mendeko jende gehienak. Antzinako Grezian buruan oso sartuta zeukaten ideia hori jada, eta gaur egun ... ere hala dihardu.
Publicidad
Disziplina horretan hobetzen saiatzen dira, hain zuzen ere, 'Toastmaster International' erakundean parte hartzen duten gizon eta emakumeak. Jendaurrean gero eta hobe mintzatzea baita nazioarteko talde honen helburu nagusietako bat. Argi, lasai eta modu sinesgarrian diskurtsoa jorratzea, konkretuan. 1924an hasi zuen bere ibilbidea gobernuz kanpoko erakunde honek, Estatu Batuetan, eta gaur egun ehunka taldetxo daude mundu osoan sakabanatuta. Euskadin ere, noski. Gasteiz, Bilbo eta Donostian hizlari trebe taldeak sortu baitira azken urteotan. Hitzen erabilera entrenatzen dute.
Lehen euskal 'toastmasterrak', hori bai, Arabako hiriburuan hasi ziren, duela hiru bat urte, hilabetean bitan egiten ziren topaketetan. Eta talde honetako bi kidek Espainiako txapeldun izateko aukera izango dute orain. Apirilak 24tik 26ra arte H mailako konferentziko finalan parte hartuko dute Íñigo Sáenz de Urturi (erderaz) eta Yolanda Ruiz de Sarobek (ingelesez), Madrilen. Hor erabakiko dena ez da gutxi. Honakoa jakingo da: zein den estatuko hizlari onena. Irabazleak, gainera, mundu mailako finalean hartuko du parte, Las Vegasen. Sáenz de Urturi komunikazioan aditua da, baita emozio-adimenean ere. Ruiz de Sarobe, berriz, EHUko Letren Fakultateko irakaslea, Ingeles Filologian Doktore, eta Gasteizko Toastmasters taldeko burua.
"Gure asmo nagusia komunikazio prozesu eraginkorra lortzea da", azaldu dute Sáenz de Urturi eta Ruiz de Sarobek. Hori bai, 'learn by doing' metodoaren bitartez. "Hau da, eginez ikasi. Bi astetan behin batzen gara eta mintzaldiak egiten ditugu. Hori da gure gaitasunak hobetzeko bide hoberena, gure iritziz". Madrilgo txapelketan hona iristeko, Espainiako Iparraldeko txapelketako garaile izan dira nahi duten gaia jorratu dezakete. Hori bai, gehienez zazpi minututan. "Mezuaren egituratzea, edukia, begiradak, arnastea bezalako aspektuak zaindu behar dira... Hitzaldiak mezu bat behar du, gainera, hori da garrantzitsuena", esan dute bi mintzalari jorratu hauek.
Eta zer behar da ba mintzalari ona izateko? "Entzulearekin konektatu behar duzu. Nola zauden transmitituko duzu, eta horretarako lasaitasuna beharrezkoa da", azaldu dute. Askorentzat, hori bai, ez da erraza izaten. "Lurrera begiratzea, ixilik geratzea edo mintzaira monotonoa egitea izan ohi dira akats arruntenak". Baita 'eeeh' edo 'hmmm' bezalako interjekzioak erabili edota gorputzaren erabilera desegokia egitea. Toastmaster taldekoek edozein arlotan ikusten dute ondo hitz egiteko beharra. "Ez politiko edo abokatuek bakarrik". Hizlari hobea izateko, http://www.toastmasters.org/ web orrian izena eman dezake edonork.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.