69 orein hil dira Salburua parkean azken bi hilabeteetan.

Zergatik hil dira Gasteizko oreinak?

Salburua parkean bizi ziren 170tik 69 hil dira azken bi hilabeetetan

Jokin Elizaran

Viernes, 3 de abril 2015, 23:22

Orain arte Gasteizko Salburua parkean bizi ziren 170 oreinetatik 69 hil dira. Azken bi hilabeteetan bakarrik. Zergatik? Hori ez dago batere argi. Udalak hotza eta elurrari bota dio errua, baina kontua aztertu duten zenbait ikertzailek "dieta aldaketaren ondorioa" dela salatu dute.

Publicidad

EL CORREOk eman zuen ... jakitera berria, aurreko astean. Eta lehenengo gorpuak azaldu bezain pronto, CEAk (Centro de Estudios Ambientales delakoak) ohiko protokoloa jarri zuen martxan. Neikerrekin batera, nekropsia egin eta heriotzen zergatia bilatzeari ekin zioten ikertzaileek.

Ingurune zinegotzi den Idoia Garmendiak, "teknikoen informea oinarri hartuta", "heriotzak otsailaren batean hasi zirela" esan du. Gasteiz elur azpian hoztu zenean, hain zuzen ere. "Azken heriotza, martxoaren 23an datatu da". Baina EAJ-PNV taldetik gobernuaren "informazio falta" eta "ganaduaren kudeaketa traketsa" kritikatu da. Álvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak ere "dieta aldaketa" izan dela salatu du. "Almidoia eman zaie oreinei, artoaren %68an presente dagoelako. Eta abendutik, Salburuako oreinei artoa eman zaie", esan du Iturritxak. PP taldearen ustez, ordea, "lehen hildakoak azaldu zirenean bi hilabete zeramaten artoa jaten. Horregatik, artoa heriotzen kausa bezala baztertu daitekeela uste dugu", arrazoitu du.

Udalaren hipotesia, izan ere, desberdina da. Garmendiaren ustetan, "naturatik hartzen zutena" izan daiteke heriotzen eragilea. "Oreinek larratzen zituzten esparruak elurrez estalita zeuden otsailean. Horregatik, agian azalak edo harriak jan zituzten. Horrek ekarriko zituen heriotzak". Gainera, "elurra egiten duenean" oreinak hiltzea "hain arraroa ez dela" uste du PPko zinegotziak.

Izurriteak alde batera utzi dituzte ikertzaileek. Eta 'acidosis rumial' delako gaixotasuna izan badute, "elikadura aldaketa natural baten ondorio izan daitekeela" uste dute, momentuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad