Amaiera Bilbotar erara

Eguerdian hasi eta iluntzean amaituko den festa erraldoia prestatu dute Bilbon 19. Korrikari agur esateko

elcorreo.com

Domingo, 29 de marzo 2015, 08:44

Atzo Gasteizen Korrika 19k bizi zuena handia izan bazen, gaur Bilbon biziko duena sekulakoa izango da, zalantzarik gabe, "inoizko Korrikarik handienari' inoizko amaiera handiena emateko asmoz prestatu baitute azken eguneko egitaraua. Euskal Herri osotik bertaratutako euskahaldunek izango dute bilbotar erara antolatutako festaz gozatzeko aukera. Goizeko ... 07:16an sartu da Bilbon Korrika, Enekuritik. Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Alde Zaharra, Santutxu, Guggenheim aldea... euskahaldunduz, 12:25ak aldera iritsiko da San Nikolasera, Areatzako zubia gurutzatuta. Urepelen lekukoaren barruan sartu zuten mezua ezagutzeko unea iritsiko da orduan eta 12:30an Korrika bukaerako ekitaldiari emango zaio hasiera, lekukoari ongi etorria, hain zuzen ere. Ekitaldia bukatu bezain laster hasiko da garatzen azken jaiaren egitaraua.

Publicidad

Korrika bera Areatzan bukatuko bada ere, sei gunetan izango dira ikuskizunak, Koldo Agirregomezkorta jaiaren arduradunak azaldu duenez. Oinarrizko zerbitzuak (komunak, informazioa...) ez dira falta, ezta tabernak, Korrika denda, tonbola, tailerrak, jolas guneak, umeen txokoa eta bestelakorik ere. Guneak San Nikolas elizaren aurrealdean, Arriaga plazan, Erripan, Bilbo Zaharrean eta Zazpi Kaleetan kokatuko dira, nagusia Areatzan bertan paratuko delarik. Musikan oinarritutako Iluntzera arteko jarduerak hartuko dituen gazte gunea ere hor egongo da. 14:30etik 20:00etara bitartean Xutik, Eskean Kristo, Betagarri eta Ze Esatek ariko dira gune horretan. Gainerako guneetan ere eguerdi-arratsalde partean izango dira animazioak. Goiztiarrena San Nikolasekoa izango da, han egingo baitzaio ongi etorria lekukoari 12:30ean. Gune horretan Korrika Abesti taldea, Kherau, Anje Duhalde eta erromeria girotuko duen Izerdi Gorria arduratuko dira musikaz. Bilbo Zaharreko gunean, berriz, Sutan, Elortegi anaiak, Revolta Permanent eta DJ Elepuntoren eskutik helduko da musika. Bereziki haurrei eskainitako gunea ere bada, Erripakoa; hor paratuko dira puzgarriak eta Irrien Lagunen gunea, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad