Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
europa press
Sábado, 28 de marzo 2015, 12:00
Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbo-Bermeo eta Bilbo-Ermua lineatan igande honetan, martxoaren 29an, Bizkaiko hiriburuan ospatuko den 19. Korrikaren amaiera jaia dela eta. Era berean, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki moztuko du parte hartzaileen ibilera errazteko.
Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Bilbo eta Ermua ... artean tren zerbitzua 30 minuturik behin izango da noranzko bietan. Ermutik lehenengo irteera 08:21ean izango da, eta Bilbotik 07:00etan. Egun osoan zehar, trenen zirkulazioa 10-20 minutu artekoa izango da Eibar eta Ermua artean.
Halaber, Bilbo-Bermeo lineari dagokionez, eguneko zerbitzua tren bereziekin indartuko da eta, hori dela eta, zirkulazioak 30 minuturik behin izango dira. Bermeotik lehen irteera 07:51n izango da, eta Atxuritik 08:19an. Bestalde, Zazpi Kaleak-Lezama linean jaiegunetako ohiko eskaintza mantenduko da, eta trenen maiztasuna 30 minutukoa izango da egun osoan zehar.
Tranbia
Beste alde batetik, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki moztuko Euskotrenek Pio Baroja eta Atxuri geralekuen artean, goizeko 11:30etatik zerbitzu amaiera arte.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan, eta konpainiaren webgunean -www.euskotren.es- eta Twitter gunean -@euskotrenEJGV- informazioa eskatu eta jaso daiteke.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.