Bidearen zati bat itsasoz egin du gaur goizean Korrikak Pasaian.

Kostalderako bidea hartzeko prest

Goiz hotz eta lanbrotsua berotuz Donostiako auzoak korritu ondoren, kostaldean ibiliko da arratsaldean zehar 19. Korrika

PPLL

Domingo, 22 de marzo 2015, 18:03

Gipuzkoan da berriro 19. Korrika, igande pasa. Bart gauerdian Baionara heldu ondoren, gauez Lapurdiko kostaldea korritu eta eguneko lehen argiekin egin du Hendaiatik Hondarribiarako jauzia. Minutuz minutu zertan dabilen jakiteko, sakatu goiko aldean 'Zuzenean' boitoitxoa. Donostiako auzoetan barrena ibili ondoren, kostalderako bide hartu du Korrikak, ... itsasertzeko herrietan emango dituela igande arratsaldeko orduak.

Publicidad

Eguraldiak ez zion atzokoan mesede handirik egin Korrikari. Gaurkoa ere petrala da. Tenperaturek behera egiten jarraituko dute eta zaparradarik ez da faltako. Hala ere, aurreikusitako egitaraua betetzen jarraitzen du Korrikak. Hondarribian Gipuzkoaratu, Irun azkar-azkar ukitu eta Lezorako bidea hartu du, handik Pasai Donibanera joateko.

Pasai Donibaneko euskahaldunek Pasai San Pedrora (643km) motoraz pasatu dute lekukoa. Albaola Itsas Kultur faktoria barrutik igaro direnez, San Juan belaontziaren erreplikarekin argazki ederra atera dute euskahaldun goiztiarrek.

Valentin pasaitarra ere goiz jeiki da. Auzokide Korrikazale honek hamaika Korrika darama kilometroa eskuratzen eta lekukoa eramaten. Edizio honetan, bere bilobek 646. km-a (Herrera, Bidebieta) korritu dute.

Donostiako kaleetara 9:00etan iritsi da. Intxaurrondon, Agifugi ijitoen Gipuzkoako elkarteak hartu du lekukoa (661.km-a). Handik kilometro batzuetara, GUTAGUTARRAK telebista saioko euskahaldunak Martutenen ikusiko ditugu (675.km) saltoka eta korrika!

Publicidad

Donostiako Udalak ohar baten bidez animatu ditu herritar denak Korrikan parte hartzera, eta gogoratu du Udalaren Kilometroa 696.a dela. Juan Karlos Izagirre alkateak Bulebarra eta Hernani kalearen parean hartu du lekukoa, 11:51ean.

Erreala futbol taldeak, ohi duenez, Zubieta kalean du bere kilometroa. Lehen taldeak iluntzeko partidarekin nahikoa lan duenez, beste maila batzuetako jokalariak eta zuzendaritzako kideren batzuk jarri diote Korrikari ukitu txuri-urdina. Errealakoek Anjel Alkaini pasatu diote lekukoa. Izan ere, EITB-ko langileek Mirakontxako aldapan (702km) egingo dute euren kilometroa.

Publicidad

Donostiari agur esan, Lasarte-Orian sartu eta hortik Oriora abiatuko da Korrika. Zarautz, Getaria eta Zumaian harrera beroa egingo diote, herri horietako euskahaldunek, gainerako herrietakoak bezaka, eguneko egitaraua antolatuta baitaukate dute Korrikaren iritsiera festa handia izan dadun.

Euskararen aldeko lasterketak Kostatik barrualdera joko du: Zestoa, Azpeititik birritan 18:45ean eta Azkoitiatik bueltan (20:10), Errezil (20:40), Bidania-Goiatz (21:54) eta Tolosa (22.52), biharko ordu txikiek Goierrik harrapatuko dutelarik.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad