Aparkaleku publikoetan tokia erreserba daiteke app euskaldunarekin.

Aparkalekua gordetzeko app euskalduna

Hiru gaztek horretarako proiektua aurkeztu dute Don Bosco Sari Nazionalean

Jokin Elizaran

Domingo, 22 de marzo 2015, 00:40

Kotxea uzteko aparkaleku baten bila zabiltza zure hirian. Mugikorra piztu eta 'made in Basque Country' app baten bidez, gertuen daukazun parking publikoa aukeratu eta bertan plaza bat erreserbatzen duzu. Erreza eta azkarra. Baita erosoa ere. Horretarako egin dute 'Aparcamiento urbano inteligente' proiektua Gasteizko Egibide Jesús ... Obreroko hiru ikaslek. Jon Sánchez, Mikel Chasco eta Jon Pereiro Batxilergo lehenengo mailako hirukoteak, gainera, Zaragozan defendatu du ideia hau, Premio Nacional Don Bosco delakoaren azken fasean.

Publicidad

"Sakeleko telefonoarentzako aplikazio bat da. Mugimendu sentsore batzuei esker, libre dauden plazak azaltzen zaizkizu pantailan. Orduan, gustokoa duzun plaza erreserbatu daiteke aparkaleku publikoetan", azaldu du Egibideko Aitor Ibabe irakasleak. Apparen erabiltzaileak, hori bai, erreserba egiten duenetik ordainduko du zerbitzua.

Egibideko irakasle honek urtero eskatzen die ikasleei horrelako proiektuetan pentsatzea. "Gazteak motibatzeko metodo ona dela uste dut", esan dio elcorreo.com-i, "edozeinek parte hartu dezake ikerketa prozesuetan. Ikasleek hori ikustea nahi dut, ahal den neurrian".

Hiru gazteetako baten osabak Tecnalian egiten du lan. "Eta hori laguntza handikoa izan da, ezbairik gabe", azaldu dute Sánchez, Chasco eta Pereirok. "Aholku ugari eman dizkigu. Guk ideia bakarrik genuen hasieran, berak teknologia nola aplikatu erakutsi digu". Guztiagatik oso pozik dabil hirukotea. "Asko ikasi dugu. Klaseetan, askotan, teoria bakarrik egiten dugu. Baina askotan ez dakigu gauzak muntatzen, adibidez".

Azkenean, hori bai, ez dute Don Bosco sari nazionala irabazi. "Pena bat da, baina ez dugu prestatzeko denbora handirik izan", diote. "Hori bai, Malagako beste txapelketa batera aurkeztu dugu proiektua. Ea zortea daukagun". Sortu duten ideia interesgarria delaz ziur daude. Eta, horregatik, Euskadin horrelako app bat ezarri daitekela uste dute. "Hirietan aplikatu daitekela pentsatzen dugu. Zergatik ez?"

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad