Borrar
Euskal rock musika eta komikigintzaren arteko erlazioa estua izan da.
Rock musika eta komikiak, beti lagun

Rock musika eta komikiak, beti lagun

Euskal bineta eta akorde historikoak lotzen dituen erakusketa prestatu dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Jokin Elizaran

Sábado, 14 de marzo 2015, 00:21

Euskal rock musika eta komikigintzaren arteko erlazioa estua izan da 80ko hamarkadatik gaur egunerarte. Aztertu, adibidez, La Polla Recordsen 'Salve', Su Ta Gar taldearen 'Jaiotze Basatia' edota Cicatriz-en 'Inadaptados' disken azalak. Bineta klasikoak dira, baita grabaketa mitikoak ere. Askotan, gainera, komikigile ezagunek egindakoak.

Urte hasieran, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan, 'Rockomikiak. Binetak eta doinuak' delako erakusketa egin zuten. Eta orain, hori eredutzat hartuta, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean antzekoa prestatu dute. "Hona ekarri dugu ideia berbera, zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki eta aldizkariak gehituta. Gainera, ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku izan diren taberna eta espazioak ere erakusketara ekarri dira", azaldu dute Euskararen Etxeko arduradunek. TMEO, Sancho el Sabio edota Hala Bedi bezalakoen laguntza izan dute, adibidez.

Gasteizko proiektua, Iñaki Larrimbe artistak prestatua, Iñaki Lazkano eta Lukas Etxeberriak ezagutzera eman zuten aurreko astean. orka Lazkanok egingo ditu bisita gidatuak. "80 eta 90 hamarkadetako kreazioak goraipatzea da erakusketaren helburua. Hau lortzeko, musika, hitzak eta irudiak erabili ditugu", azaldu dute. Maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai 'Rockomikiak' Euskararen Etxeko ur biltegian.

"Ez da ikusteko ibilbide bat bakarrik", diote. Erakusketaz aparte, hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak prestatu baitira. "Egitarau oso eta erakagarria eskeiniko dugu", esan dute Euskararen Etxeko antolatzaileek. Martxoaren 10ean Asisko Urmenetaren hitzaldia izango da, 'Nork hil du Charlie' deiturikoa. "Komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan mintzatuko da". 25ean Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarte izango dira Montehermoso Jauregian, 'Eta emakumeak non zeuden?' galderari erantzuteko.

27an, Mingen Mendizabal eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia uztartuko dituzte zuzenean, eta apirilaren 15ean Harkaitz Canok "musika euskal literaturan eta komikigintzan" hitzaldia egingo du. Koldo Almandoz eta David Zapirainek, jatorrizko 'Rockomikiak' erakusketaren komisarioek, bisita gidatua eskeiniko dute martxoaren 18an. Gainera, ikastetxeei zuzendutako bisitak ere prestatu dituzte.

"Tailerretan nahiz ikastetxeetako bisitetan parte hartzeko izena eman behar da oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidean. Izen-abizenak, jaiotze data, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa ipini. Ikastetxeen kasuan, zentroaren izena jarri, ikasle kopurua eta nahi den eguna eta ordutegia zehaztu", ohartarazi dute antolatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Rock musika eta komikiak, beti lagun