Borrar
Urkullu eta Puigdemont, Gernikan.
Badugu Jaurlaritza

Badugu Jaurlaritza

Urkullu lehendakariak bigarrenez egin zuen zin herenegun Gernika-Lumon, horrenbesteko oihartzun historikoa duen Batzar-Etxean. Aurreko legealdian ereindakoari jarraipena emateko sasoia da datorrena, askotariko elkarrizketa ardatz izango duena

Joseba Arruti

Lunes, 28 de noviembre 2016, 00:21

Aurreko Jaurlaritzaren kudeaketa zereginek herritarren onespena jaso zuten irailaren 25eko hauteskundeetan, eta egindakoan sakontzea izango da barikuan ezagutzera emandakoaren lana. Legebiltzarreko indar banaketak horretara behartzen du, baina beharraz gain borondatea ere badago lehendakariaren aldetik, datozen erronka nagusiek solaskidetzarako eta hitzarmenetarako aparteko gaitasuna eskatzen duten jakitun. ... EAJk eta PSE-EEk osatu duten ardatzak egonkortasuna bermatuko dio betebehar exekutiboari, horri aurre egiteko EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-ek PP izan beharko bailukete bidaide. Muturreko bateraezintasun politikoez gaindi, erdigunetik ariko direnek oso aspaldiko aukerarik onena dute 1979ko Gernikako Estatutua behingoan osatu eta egindakoan sakonduz Euskadiri dagokion nazio izaera onartuko dion bestelako itun bat adosteko. Giroa aproposa da horretarako, aurreko legealdian normalizaziorako bidean egindako urratsak nabarmenak izan direnez gero. Duela lau urteko mesfidantzak eta hoztasuna atzean geratu dira, eta eragile politiko guztiek agertu dute orain, ulertzekoak diren ñabardura eta mugekin izan arren, jokaleku partekatu bati begira euren ekarpena egiteko asmoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Badugu Jaurlaritza