Borrar
Susana Díaz eta Javier Lambán.
Sozialisten erabakia

Sozialisten erabakia

Urriaren 1ean ordura arteko idazkari nagusi Pedro Sánchez-en dimisioa behartu ostean, PSOEko batzorde kudeatzaileko kideen asmoa Rajoyri Gobernua ematea izan da, inbestidura saioan abstentziora jota. Eta hala erabaki berri du Batzorde Federalak

Joseba Arruti

Lunes, 24 de octubre 2016, 02:18

Ezustekorik gabe amaitu zen atzo kongresuen arteko sozialisten aginte talde nagusiaren batzarra Madrilen. Bertako kideen arteko 139k abstentzioa hobetsi zuten, eta 96k Rajoyri ezezkoa ematen jarraitzearen aldeko apustuari eutsi zioten. Ez da, beraz, PPko buruari nahitaezko zaizkionen abstentzio soila izango, talde parlamentario osoak egin beharko ... baitu bat erabakiarekin. Horrek, jakina, are zauri sakonagoak eragingo ditu aurrez aurre ari diren ildo bien artean, eta PSC edo Pedro Sánchez bera, esaterako, ataka larrian geratzen dira, euren usteen eta alderdiko disziplinaren artean aukeratzea baitagokie orain. Susana Díaz eta bere inguruko baroiak izan dira norabide berriaren bultzatzaile nagusiak, alderdia jota dagoela eta hirugarren hauteskunde batzuei aurre egiteko modurik ez duela argudiatuta. Baina atzoko erabakia mugarri izango da sozialistentzat, PPren makulu modura agertzeko arriskuak ondorio politiko sakon eta neurtezinak ekarriko dituelako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sozialisten erabakia