Joseba Egibar, EAJko Gipuzkoako zerrendaburua.

Egibar: «Espainiak bizi duen blokeoaren aurrean, aurrera egiten segi behar du Euskadik»

Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako zerrendaburuak azaldu duenez, «pausoak ematen jarraitu behar dugu, euskaldunok martxan ari garelako»

elcorreo.com

Domingo, 28 de agosto 2016, 00:06

Hauteskunde egunerako hilabete falta da eta Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibarrek aldarrikatu duenez, «politikoki eta instituzionalki blokeatuta dagoen Espainiaren aurrean, gure herriaren oraina eta geroa oztopatu eta zigortzen duen horren aurrean, Euskadik aurrera segitu behar du». «Pausoak ematen segi behar dugu - Espainiarekin alderatuta - Euskadi martxan ari delako» adierazi du.

Publicidad

Horregatik, «datozen hauteskunde autonomikoak "aukera" bat da Euskadik aurrera segi dezan» adierazi du, «handicap edo baldintza horiek gabe erabaki ahal behar dugu gure etorkizuna» gaineratuz. «Euskadik, horretan ere, diferentzia nabarmendu behar du, eta irailaren 25ak erruz egiteko aukera emango digu, sendotasun elektoral eta politikoz» esan du Egibarrek.

Hori dela eta, ohartarazi du, batzuen batzuk, nolabait, «hauteskunde kanpaina baten helburu nagusia desitxuratzen ahalegintzen ari direla: euskal gizarteak aurrean dituen erronka eta helburuak zeintzuk diren azaldu eta horiei eman beharreko irtenbideak, alderdi politikoen aldetik». «Batzuk inhabilitazioarekin, eta beste batzuk blokeoarekin» bakoitzak duen programa zehaztea ekidin nahi dutela adierazi du zerrendaburuak, «baina gu ez gara horietakoak, eta nahi duguna da, gure ibilbide orria azaldu» gaineratu du.

Bestalde, datorren kanpainan EAJk duen helburua, proposatzen duen programa eta horrek dituen ekimen zehatzak ezagutaraztea da. Berak esan duenez, «ibilbide orri horrek hiru ardatz ditu: ekonomia berpiztea, gizarte babeserako gure sistemari eustea eta Euskadirako estatu berria bultzatzea».

Beraz, EAJk ekonomia berpiztearen «aldeko apustua» egin du, «industriari bultzada emanez, gure ehun produktiboari lagunduz, berrikuntza eta nazioartekotzean oinarrituta». Gizartea eraikitzeari buruz, berriz, «justizia sozialeko irizpideetan oinarritutako gizartea eraikitzea nahi dugu, guztion artean eta PNVren lidergoaren pean lortu dugu gizarte babeserako sistemak luze iraun dezan» azpimarratu du. Eta horretarako, argi hitz egin behar dutela eta jabetu, guztion esfortzua behar beharrezkoa izan beharko dela erantsi du.

Publicidad

«Euskal Herriak erabakitzeko eskubidean oinarritutako proiektu politikoa osatzeko nahiaz gain, hori osatzeko eskubide legitimoak aldebiko harremaneko sistema itxuratzeari buruz berriz» esan du, aldebikotasun horrek baldintza berdinetan egotea eskatzen duela esanez, hau da, «subjektu soberanoek parte hartuko duten aldebiko harreman hori errespetuzkoa izan dadin, eta ez menpekotasunekoa».

Gainera, hori da hauteskunde kanpaina horretan bete beharko duten eginkizuna dela adierazi du: «gure ibilbide orria herritarrei azaltzea, guztion artean, etorkizuna irabazteko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad