Borrar
Aitor Esteban.
Madrilera, zertarako?

Madrilera, zertarako?

Alderdi abertzaleentzat hauteskunde orokorrak bereziki dira korapilatsuak, Gorteetan duten ikusgaitasuna gehiengoen unean uneko jokoaren araberakoa delako eta egindako lanaren fruituak gizarteratzeak ahalegin handiagoa eskatzen dielako

JOSEBA ARRUTI

Lunes, 6 de junio 2016, 00:45

EAJk eta EH Bilduk oso modu ezberdinean egingo diete aurre hilaren 26ko bozei. Jeltzaleek sei diputatu eta beste horrenbeste senatari lortu zituzten abenduaren 20an, euren ohiko indarraren adierazgarri. Hala ere, Podemos-ek aurrea hartu zien, gutxigatik, iraganik gabeko alderdi batek boteretsuenei aurre egiteko aldaketa sakona ... proposatuta krisi garaian han-hemenkako hainbat boto lor ditzakeela erakutsita. Neurri batean, abertzale/ez abertzale ardatza gainditzea lortu zuten moreek, koalizioa ere elikagai izan baitzuten. Sorturen, Eusko Alkartasunaz geratzen denaren, Aralarren eta Alternatibaren bilguneak sekulako porrota jasan zuen, bi diputatutan geratzeak gordintasunez frogatzen duenez. Agenda soziala eta erabaki eskubidea ordena horretan defendituta, Estatu ikuspegi batetik zeharkakotasunean saiatuta eta indarkeriaren orbanik gabe, ezkerreko indar batek Euskadin zenbaiterainoko aukerak izan ditzakeen islatu zuten egun hartako emaitzek. Nolabait, zenbait arlotan Podemos ezker abertzalearen porrot politikoaren ispilu bihurtu zen hauteskunde haietan. EH Bilduk ez zuen jakin azaltzen zertarako egon behar zuen Madrilen, ez zein zen bere proposamena. 1979tik 1996ra Herri Batasuna legez aurkeztu zirenetan, eta ostean beste izen batzuekin ekin ziotenetan ere, Gorteetan aritzea menpekotasunarekin parekatzen zutenek zail dute orain inolako aliantzarik gauzatzeko gaitasunik gabe bertan zer egin dezaketen azaltzea. Euskal herritarren gero eta zati handiagoari aldarrikapen hutsak ez zaizkio nahiko, eta helburu egingarrien aldeko jarrera praktikoa ari da indartzen, hauteskunde motaren arabera moldatzen dena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Madrilera, zertarako?