Borrar
Alberto Garzón y Pablo Iglesias.
Diruaren hotsa

Diruaren hotsa

Bete-betean ari dira alderdi politikoak hauteskundeei begira, orokorrei lehenik. Ekainaren 26koek Podemos eta Izquierda Unidaren arteko batuketa izango dute berrikuntza nagusi, sozialistak gainditzea helburu hartuta

JOSEBA ARRUTI

Lunes, 9 de mayo 2016, 01:28

Azken hilabeteotako desadostasun giroa oinarrizkoenetara ari da zabaltzen. Baita boz errepikatuei begirako kanpainan gastatu beharrekoetara ere. Orotara, 130 milioi euro inguru baliatuko dira datorren hileko azken igandean amaituko den prozesurako, alderdien gastuak alde batera utzita; eta aurrezteko proposamenak zabaldu dira nonahi, abendutik honako geldialdiaren ostean ... herritarrek hala eskatzen dutelakoan. Aurreko kanpainan PP izan zen diru gehien behar izan zuena, 12 milioi euro zehazki. PSOEk, aldiz, 9 gastatu zituen; Ciudadanos-ek, 4; Podemos-ek eta ingurukoek, 3,6; eta Izquierda Unidak, 2,5. Alderdi politiko nagusiak zeharo zorpetuta daudela aintzat hartuta, zentzuzkoa da bigarren kanpainarako dirurik ez alperrik galtzeko asmoa plazaratu izana. Hala ere, iritzi publikoari begirako keinuez gaindi, ikusteke dago neurri zehatzak adostuko ote diren. Inor ez dago guztiz amore emateko prest, batik bat zenbait buruzagi politikoren etorkizuna hauteskundeotan erabakiko dela argi dagoelako. Horregatik ari dira denak albokoari begira, zentimetro bakarreko abantailarik ez ematekotan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Diruaren hotsa