Borrar
Batasuna eta indarra

Batasuna eta indarra

EAJk bere Batzar Nagusia egin berri du Iruñean, 1977an bertantxe izandakoa oso gogoan. Han bildutakoek berebiziko garrantzia duen dokumentu politikoa onartu dute, bere ildo nagusietan Euskadiren etorkizuna aurreratzen duena

joseba arruti

Lunes, 22 de febrero 2016, 01:13

Diktaduraren ostekoetan jeltzaleek beste inork baino hobeto asmatu zuten, zetorrenaz ohartu eta Euskadiren erakundetze prozesuari ekiterakoan. Duela ia berrogei urte Nafarroako hiriburuko Amaya hotelean eta Anaitasuna kiroldegian bildutakoek etorkizunaren zirriborroa egin zuten, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidetik abiatuta. Erbestean luze ibili behar izandako buruzagi historikoen memoria ... iparrorratz modura baliatu eta Francoren garai ilun eta bortitzetan Aguirre lehendakariaren Jaurlaritzaren lekukoari gogotsu eutsita, 1977ko bilera hartan euskal autogobernua berreskuratzeko eta eguneratzeko urrats erabakigarriak egin ziren. Martxoaren 24tik 27ra bitartean, belaunaldi ezberdinen arteko konpromiso estua tarteko, askatasun nahiak zehaztu eta egitasmo politiko bideragarri eta ilusioz betetakoa landu zen. Dena zegoen egiteko, eta ardura hori euren gain hartu zuten bertan bildutakoek, Errepublika garaian lau hamarkada lehenago legez; gizartearen gehiengoaren babesa lagun, euskal autogobernuaren giltzarri izateko. Han egon zirenek ez dute ahaztu, esaterako, Manuel Irujori egin zitzaion harrera beroa. Iraganean zegoen etorkizuna, eraikitzeko borondatean, legitimitate demokratikoan, ezberdinen arteko akordioetan. Irujo bera, José Antonio Aguirre, Jesús María Leizaola, Juan Ajuriaguerra eta euren moduko beste asko ziren etorkizuna, herri oso baten borondate demokratikoaren gordelari izanik, zetorrena eurengan oinarritu behar zelako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Batasuna eta indarra