Pablo Iglesias, Pedro Sánchez eta Albert Rivera.

Kale itsua

Rajoyk aukera horri uko egin ostean, Pedro Sánchez ari da gehiengo egonkor bat osatzeko ahaleginetan, Erregeak hala eskatuta. Zail dauka, zinez, batzuen eta besteen marra gorriek ia ezinezko egiten baitituzte nahitaezkoak diren batuketak

Joseba arruti

Lunes, 8 de febrero 2016, 02:45

Aurrera egiteko modurik gabekoa da kale itsua, eta horrelako batean ematen du PSOEren idazkari nagusiak. Bere alderdiko itzal luzeko hainbat kidek eta inguruko eragile faktiko eta mediatiko erabakigarri ugarik, bere aurkakoenak direnek, Ciudadanos-en aldeko apustua egiten dute ahal dutenero, PP ere modu batera edo bestera aintzat hartuta. Azken hauekiko lankidetzak ezkerreko esparrutik eta botoemaile askorengandik urrunduko lituzke sozialistak, urteotako gainbehera areagotu eta euren etorkizun politikoa kolokan jarrita. Baina horien zuzeneko zein zeharkako babesik gabe nekez osatuko dute gobernurik Riverarekin batera. Podemos eta alderdi laranja neurri batean bateragarri egiten ere saia daiteke Sánchez. Pablo Iglesias-ek, dena den, ezezko borobila eman dio horri, eta bien artean aukeratu behar duela adierazi dio ezin argiago. Sozialisten eta Ciudadanos-en agenda politikoek badituzte zenbatnahi elkargune, eta lurralde egiturari dagokionean badira adostasunerako bideak. Gainera, Kataluniatik abiatutako alderdiaren jokamoldeen aurreikustasuna eta Riverak lidergoa kudeatzeko duen modua erosoagoak zaizkio PSOEri Iglesiasen noizean behineko aldarrikapen handiosoak eta efektu kolpe antzuak baino. Aitzitik, diputatuak falta zaizkie, bien arteko gehiengo egonkorra osatzeko modurik ez dutelako.

Publicidad

Joko taula horretan, aritmetikoki bederen, ezkerreko indarren bat egitea izan liteke aukera bakarra. Baina honi atxikitako zailtasunak ere ikaragarriak dira, ia amore emateko bestekoak. Egia da Podemos-ek dezente doitu dituela hasierako bere eskaera muturrekoenak, 'kasta' zeritzanaren zati batekin akordioak lortzeko saiakeran. Zenbait erkidego autonomotan eta hiriburu handitan sozialistek eta zirkuluetakoek elkarri eman zioten babesa duela hilabete gutxi, eta lankidetza horrek, zenbait gorabehera izan arren, indarrean dirau gaur egun. Alberto Garzón-ekin batera 161 diputatu izango lituzkete Kongresuan, PP gehi Ciudadanos-ek baino bi gutxiago, baina beste zenbaiten babesa lortzerik ere izango lukete, tartean EAJrena. Brusela, beste behin, nabarmen estutzen ari den honetan, ezkerreko balizko exekutiboaren politika ekonomikoa adosteak luze jo lezake, baina nazio izaerako erkidegoei eman beharreko oinarrizko erantzunetan leudeke bat egiteko oztopo nagusiak.

Erabaki eskubidea jarri du mahai gainean Podemos-ek negoziaziorako bere ardatz nagusiak zehazterakoan, eta PSOEko baroiek zein bestelako aristokraziak ezezko borobila eman diote horren inguruan ez negoziatzeko baizik eta ezta hitz egiteko edozein aukerari ere. Gai honek, gainera, Pablo Iglesiasen talde parlamentarioaren ahuldade nagusietakoa jartzen du agerian, bere baitan gutxienez lau azpitalde dituelako, han-hemenkako beste zenbat alderdirekin egindako koalizioak tarteko. Ikusteke dago zenbaterainoko batasun eta botu-disziplina maila izango duen bloke horrek legealdian zehar, eta zenbait erkidegotatik egindako eskaerak eta horien.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad