Borrar
Euskadi-Madril

Euskadi-Madril

Hauteskunde orokorrak ohi baino zailagoak dira beti alderdi abertzaleentzat, berezkoa zaien eremutik haratago joan beharraren eraginez

JOSEBA ARRUTI

Lunes, 7 de diciembre 2015, 01:45

Hauteskunde orokorrak ohi baino zailagoak dira beti alderdi abertzaleentzat, berezkoa zaien eremutik haratago joan beharraren eraginez. Hala ere, abenduaren 20an EAEn jaun eta jabe izango direla aurreratzen dute inkestek.

Aspaldi iragarritako aldaketa gauzatuko da Espainiako Gorteetan datozen bozetatik aurrera. Ez da erabatekoa izango, krisiaren latzenean ... eman zezakeen antzera, baina bi alderditako sistemarenak egin du aldi baterako. PP eta PSOEren inguruan antolatutako egitura politikoa ez da hondoratu baina lehiakide berriak gehitu zaizkie, sektore gazte eta urbanoak biltzen dituztenak. Ikusteke dago Ciudadanos-ek eta Podemos-ek izango duten babes zehatza eta zenbaiteraino baldintzatuko duten popularren eta sozialisten jarduna, baina ukaezina da etapa berri bat hasiko dela, anitzagoa, ñabardura gehiagokoa, kontrolpeko aldaketak ekar ditzakeena. Ziklo bat itxiko da horrela, bipartidismo gordinenarena, eta aukera berriak eskainiko zaizkie 1982tik aurrera Gobernuan txandakatu direnetatik kanpo aritu nahi dutenei eta ikuspegi ezberdinekin ekiten diotenei. Litekeena da azkenean bi alderdi berrien indarra uste baino mugatuagoa izatea, baina horrek ez dio garrantzirik kentzen datorren aldaketari, mugiezin ematen zuena mugitzea lortu duen horri. Haatik, hain azkar hazi direnen sendotasuna egunerokoak zehaztuko du, krisi ekonomikotik abiatuta jazotzen ari dena iragankorra ala iraunkorra den jakin ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadi-Madril