Borrar
Arantza Quiroga.
PPren hautua

PPren hautua

Arantza Quirogak dimisioa eman izana ez da bakarrik EAEko PPren barruko kontua, alderdi horrek ETAren osteko agertoki politikoan kokatzeko duen moduak bakegintza eta berradiskidetze prozesuei eragiten baitie bete-betean

joseba arruti

Lunes, 19 de octubre 2015, 02:13

Arabako bere alderdikideei aurre egin zienetik, asteazkenera arte hiru lurraldeetako PPko buru izandakoa ahultasunak jota zegoen. Horregatik utzi dute bakarrik aukera izan duten lehenengoan, Eusko Legebiltzarrean bizikidetzari buruz aurkeztutako mozioa aitzakiatzat hartuta. Ekimenaren helburua aurrera begirako urrats bat egitea zen, bakeaz eta berradiskidetzeaz alderdien arteko ... jarrerak gerturatuz, EH Bildu barne, akordio politiko bat lortu ahal izateko. Honen berri izan bezain laster, Genovak eta Espainiako Gobernuak berehala agindu zioten atzera egiteko, mozioak indarkeriarekiko arbuioa bai baina ETAren aurkako gaitzespen zehatzik aipatzen ez zuelako. Osasun ministro Alfonso Alonso, EAEko PPn benetako botere faktiko izateari sekula utzi ez diona, berehala agertu zen Quirogak egindakoaren aurka eta, mozioarekin batera, azken hau erori arazi zuen. Haren esanetan ekimena hankasartzea zen, ezin baitzaio uko egin ETAren terrorismoaren gaitzespen zehatza ezker abertzaleari eskatzeari. Duela aste gutxira arte ez zuen ematen bertoko popularren zuzendaritzan bakegintzari buruzko iritzi kontrajarririk zegoenik, baina oraingoan barruko aspaldiko arazoak gai horri buruzko jarrera ezberdinei gehitu zaizkie Legebiltzarreko presidente izan zenaren kalterako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo PPren hautua