Borrar
Kataluniarrek esana

Kataluniarrek esana

Partehartzea historikoa izan da, eta hauteskunde autonomiko behar zutenak plebiszitu bihurtu direla erakutsi du. Kataluniarrek erabakita, independentziaren aldekoek gehiengo osoa lortu dute eskainuetan baina ez botoetan

JOSEBA ARRUTI

Lunes, 28 de septiembre 2015, 00:21

Kataluniako gizartea polarizatuta dago, eta elkarrizketa eta negoziazioa baliatu beharko dira aurrera begira. Inork ezin izango du itsuarena egin, ezin izango du axolagabe jokatu. Erdibideko alternatibak baztertuta, independentziaren alde zein aurka lerrokatutakoei eman diete babesa batez ere bertako herritarrek. Catalunya sí que es pot eta ... Unió espero zutenetik urrun geratu dira eta ezin izango dute zubigintzan jardun. Egia da Junts pel Sí-ren 62 eserlekuak neurri batean motz geratu direla, baina zerrenda horrek plebiszitu izaera eman die bozei eta hori ez da nolanahiko lorpena. CUP-en bozen beharrak prozesuaren lidergoari buruzko zalantzak sor ditzakeen arren, ez du prozesua bera kolokan jarriko. Beste aldean, sekulakoa izan da Ciutadans-en gorakada, Espainian jarraitzearen aldekoen arteko alderdi nagusi bihurtzerainokoa. Sozialistek uste baino hobeto eutsi diote, eta PP-k hausnarketa sakona egin beharko du jasandako porrotaren ostean. Ekimen politikoaren ordua da, aldeen arteko elkarrizketarena, Kataluniaren etorkizuna zehazteko goi mailako politika ezinbesteko baita gaurtik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kataluniarrek esana