Borrar
Mariano Rajoy.
Estrategiak zorrozten

Estrategiak zorrozten

Mariano Rajoyk hauteskunde orokorrak noizko deituko dituen zain daude jada alderdi politikoak. Azkenaldiko inkestek zenbait joera islatzen dituzte, PPren mesederako izan daitezkeenak

joseba arruti

Lunes, 10 de agosto 2015, 01:01

Politikan diharduten guztiak Gorteak berriz osatzeko bozei begira ari dira bete-betean. Ekinean bai, baina hedabideetan ugaritzen ari diren inkesten erritmora. Hauek argitara ematen dituztenen ildo politikoa emaitzetan oso nabaria den arren, gehienetan badira zenbait joera, gero eta nabarmenagoak. Horien arabera, Alderdi Popularra izango da ... urte amaierako hauteskundeetako garailea. PSOE jauzia eman ezinik dabil eta Podemos, gainbehera. Ciudadanos-ek bere hazkundea asko mugatu du honezkero, eta osagarri izango da, bozkatuenetatik urrun. Maiatzaren 24tik hona gero eta nabariagoa da PPk abian jarritako estrategia, estiloan zein mezuetan, eta mesede egiten ari zaiola ematen du, gorakada nabarmenik izan ez arren. Mugarri nahi dituzte hauteskunde autonomikoetako eta udaletakoen emaitzak, hondoa jota gora egin ahal izateko. Aurreko etaparen autokritikarik egin gabe, itxurazko aldaketei eutsi diete, marketingari azken finean, zenbait ikutu estetikorekin eta ondo aukeratutako mezuak behin eta berriz errepikatzearekin irabazle izan daitezkeela eta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Estrategiak zorrozten