Borrar
Hasier Arraiz, EH Bilduko bozeramailea.
Bildu ala uxatu?

Bildu ala uxatu?

Ezker abertzaleak ETAren osterako prestatutako estrategiek ez dute asmatu. Erakundearen amaierarekin lotutakoak ezin mantsoago doaz eta tentsio iturri dira. Horrekin batera, azken hauteskundeetan atzera egin dute nabarmen

joseba arruti

Lunes, 6 de julio 2015, 00:55

Aspaldi batean Estatuarekin negoziatzeak etekin politikoak eta presoen askatasuna lortzea esan nahi zuen. Indarkeria baliatzeak ekarri behar zuen hori, sasoiko Gobernua mugaraino estutzeak. Kaleko presioaren eta armen batuketak oztopo guztiak gaindituko ei zituen, bakearen lehen eguna garaipenarena izateraino. Egungo ikuspuntutik, oso heldutasun gutxikoa ematen du ... eskema honek, errealitatetik at dagoena. Baina inoiz izan zuen aukeraren bat edo beste, ETA frankismoaren aurkako borrokarekin lotzen zenean, eta ostean baino babes sozial zabalagoa zuenean. Estatua ahula zen garaian, diktaduraren aztarnek barrura eta kanpora begira baldintzatzen zutenean. Urteen joan-etorriak, baina, bere alde egin zuen, eta ezker abertzalearen aurka. Azken honek ez zuen hori neurtzen jakin, eta negoziazio saiakera guztiak zapuztu zituen, Euskal Herriko eragileen artean bilatu nahi izan ziren konponbideak barne. Ahalguztiduntasun itxurarekin ekin zien beti prozesu horiei, gainerakoen indarra eta legitimitatea gutxietsita. Hautestontzietako indarra gora-behera, balizko abangoardiako euskal herritargoaren ordezkari modura jokatu nahi izan zuen, gatazka interpretatzerakoan besteentzako ulertezinak ziren kodeen jabe bailitzan. Harro jokatze horrek Aljerren, Aznarrekin, Lizarra-Garazin eta Zapaterorekin huts egitera eraman zituen, garaipenez garaipen amore eman behar izateraino. Estrategia finenaren jabe zirela sinestarazte horrek hainbat politiko eta kazetari liluratu zituen, baita Euskal Herritik kanpokoak ere, baina horren gibelean bat-batekotasuna baino ez zegoen, errealitate sozialaren aurreko abstrakzioa aldarrikapen handioso bezain hutsalez mozorrotu, marra gorriak gainditu, samina nonahi zabaldu eta hutsaren hurrengo izateraino ekiteko asmoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bildu ala uxatu?