Borrar
EAJk indarberrituta ekin dio orain zabaltzen den etapa berriari.
Mapa berri bat

Mapa berri bat

Maiatzaren 24koa benetako lurrikara politikoa izan da Espainian. Boterean zeuden alderdiek, PPk batik bat, sekulako zigorra jasan dute. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, EAJk indarberrituta ekin dio orain zabaltzen den etapa berriari

JOSEBA ARRUTI

Lunes, 1 de junio 2015, 01:22

Denak ahalegindu ziren euren egoitzetan irribartsu agertzen, datu positiboak lehenesten eta zuloak estaltzen. Baina politika zitala da eta jasotako zartadaren arabera eutsi zioten galtzaile zirela zekitenek. Duela lau urteko garaile nagusiak izan ziren kaltetuenak oraingoan, EH Bildu eta Alderdi Popularra. Lehenek ilegalizazioaren arriskua azken momentuan ... saihestu zuten 2011n eta, gainera, ETA azkenetan zegoela jakiteak mesede egin zien. Elkartasun oldea izan zuten alde, milaka botoren itxurakoa. Gipuzkoan jaun eta jabe izan ziren, Donostiako alkatetza estrainekoz lortuta, eta Arabako emaitzek ere aurreikuspenak gainditu zituzten. Hala, ezker abertzale klasikoaren, Eusko Alkartasunaren eta Alternatibaren arteko koalizioak Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagaitza indartsua aurkeztu zuen gau hartan. Ilusioa nabari zitzaien, eta kezka aurkariei. PPrena bestelako egoera bati zegokion, noski. Zapatero erortzear zegoen, ezinean, eta popularrek gehiengo indartsuak eskatzen zituzten hondoratzen ari zen ekonomia suspertzen hasteko. Espainia mailako olatua apalago heldu zen Euskadira, ohi denez, baina Arabako Diputazioa eta Gasteizko alkatetza lortu izanak adierazi zuen Rajoyren jarraitzaileek berton ere bazutela oinarri sendoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mapa berri bat