Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
JOSEBA ARRUTI
Lunes, 25 de mayo 2015, 07:07
Euskal Herria oinarri sendokoa da, baita maila soziologikoan eta politikoan ere. Atzoko hauteskundeak horren erakusgarri dira, beste zenbait plazatan orain arte iraultzekoak zirenak aurrekoen jarraipena izan baitira berton. Udal eta foru bozak ez dira edonolakoak, alderdi politiko bakoitzaren benetako giharraren tamaina erakusten dutelako, lekuan lekuko ... atxikimendu mailaren erakusgarri direlako. Hautestontziak hustu eta boto kontaketa egin ostean, denak saiatzen dira garaile agertzen, eta besteen gabeziak nabarmentzen. Baina gaur, beti bezala, ez dute denek irabazi.
Garaile nagusia EAJ izan da, zalantzarik gabe. Bizkaian eta Bilbon ohikoa duen indarrari eusteaz gain, ez du edonolako garaipena eskuratu Gipuzkoan eta Donostian. Abertzaletasunaren ardatza da alderdi jeltzalea, eta bere agenda da babes gehien duena. Orain arteko sistema politikoarekiko hainbat lekutan dagoen sumindura aintzat hartuta, EAJk sekulakoa lortu du: beste guztiek behera egiten duten bitartean, botoetan gora egitea. Aldi berean, EH Bilduk porrot handia jasan zuen atzo, Gipuzkoa eta Donostia galduta, garbi galduta gainera. EAJk ez die itunei heldu beharko lurraldean eta hiriburuan babes gehienekoa dela esan ahal izateko. Hainbat urtetan aldarrikatutako askapen nazionalerako bidea zabortegietan eten da, oraingoz behintzat. Hitz handiosoetatik haratago, kudeaketaren orduan, EH Bilduk huts egin du nabarmen.
Izan ere, duela lau urte hain emaitza onak lortu zituzten ezker abertzalea eta PP dira atzoko galtzaile nagusiak. Marotok bere alderdiarengandik urrunduta eutsi dio Gasteizen nagusi izateari, bere figurak baino areago zabaldutako mezuak hori ahalbidetuta seguruenik. Gainerako alderdiek sakon aztertu behar dute Arabako hiriburuan jazotakoa. Alderdi Popularraren barruan, gainera, gatazka begibistakoa da: Arantxa Quirogak kale egin du, eta arabarrek aldiz beste inon baino hobeto eutsi diote.
Sozialistentzat gazi-gozoa izan zen atzoko gaua. Barakaldo galtzea sekulako kolpea da, nahiz eta Gipuzkoako beste zenbait alkatetza berreskuratu. Hala ere, Gipuzkoan eta Donostian beharrezko izango dira gehiengo egonkorrak osatzeko, eta orohar emaitzak ez dira uste bezain txarrak izan. Araban, bai, baina alderdi barruko zatiketa gogorrak hori gerta zitekeela aurreratzen zuen.
Podemos-ek, aldiz, ez ditu sasoi batean inkestek iragarritakoa lortu, baina emaitzak oso onak dira eurentzat. Gainera ez dute gauza handirik erabaki behar izango, eta hori ere mesedegarria izan dakieke hauteskunde orokorrei begira. Nafarroan izango dute arazo gehien Madrilgo zuzendaritza ez estutzeko. Denek ez dute irabazi. Hori argi dago. EAJ izan da irabazle nagusia, EH Bildu galtzaile nabarmena eta PSE-EEk baina batez ere PPk ez dituzte garai bateko emaitzak ezta urrunetik ere errepikatu. Hori da atzoko argazkia.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.