Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 3 de noviembre 2015, 12:14
Arrigorriagako Kultur Etxeko ikus-entzunezko aretoan, Arrigorriagako Maria Magdalenaren tailuari buruz egindako txosten historikoaren inguruko hitzaldi-solasaldi bat egongo da ostiralean. Armando Astarloak idatzitako txostena zazpi urteko ikerketen emaitza da.
Hitzordua 19.30ean hasiko da, eta Astarloa ez da bakarrik egongo. Bere ondoan, udalerriko alkate den Asier Albizua, Maite Custodio Kultura eta Jaietako zinegotzia, Balendin Lasuen Bizkaiko Foru Aldundiko Urrezko Luma eta historialaria, Erika Tarilonte tailuaren zaharberritzailea eta Aurora Otxandio elizbarrutiko artxiboetan aditua egongo dira.
Arrigorriagako Armando Astarloa Solaun idazle, ekonomista eta abokatua Tenerifen bizi da, eta, bertan, bere laugarren eleberria argitaratu du duela gutxi, 'La dulce francesa. Historia de una ocultación'. Lana idazteko Florentzia, Genova, Frantziako Proventza, Paris eta Paraguaiko San Ignazio Mini oihanera joan da dokumentatzera. Azken hori Iguazu ur-jauzietatik hurbil dago, eta, bertan, Maria Magdalena Arrigorriagako zaindariaren 1705. urteko jatorri misteriotsuaren arrastoa jarraitu du idazleak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.