Getxotar bakoitzak 357 kilo hondakin sortu zituen 2014an

Guztira 28.500 tona bildu ziren, eta horietatik 6.100 birziklagarriak ziren

elcorreo.com

Lunes, 2 de marzo 2015, 01:51

Getxotar bakoitzak 357 kilo hondakin sortu zituen 2014an. Guztira, 28.500 tona bildu ziren lehengo urtean, eta horietatik 6.100 birziklagarriak ziren, %21,55a alegia. Datu horiek azken joera berresten dute, eta aurreko urteetakoekin alderatuz, ez da aldaketa handirik egon. Hori bai, Keltse Eiguren zinegotziak helburu berritzat jarri du hurrengo zortzi urteetan birziklagarriak diren hondakinak %50era iristea. Materialen zatiketari dagokionez, paperak %2,34eko jaitsiera jasan zuen, eta beirak, %1,75ekoa. Ontziek, aldiz, %0,25eko igoera izan zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad