Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Virginia Melchor
Sábado, 15 de agosto 2015, 01:29
Udak asko lotzen duela jakina da. Eguzkia ateratzean eta hondartzako uraren tenperaturak gora egiten duenean, Hollywoodeko zenbait bikote ohi elkartzen dira oporretaz gozatzeko, ia urte osoa banandurik igaro arren. Gero eta famatu gehiagok uda ematen dute senar edo emazte ohiarekin, umeekin egoteko edota familia-lotura ... ez galtzeko, batik bat. Chris Martinek eta Gwyneth Paltrowk, esaterako, horrela egiten dute seme-alabek euren banantzearen ondorioak jasan ez ditzaten.
Oporretako egunak zatitzen ditu aktore arrakastatsuak. Positanon (Italian) zenbai egun pasa ditu bere mutil-lagun berriarekin, Brad Falchukekin alegia. Baina Malibu ere bisitatu du bere senar ohiarekin eta elkarrekin dituzten Apple eta Moses seme-alabekin, hamar eta zortzi urtekoak, hurrenez hurren. Banantzearen berri eman ondoren, 'Shakerspeare in love'-ko protagonistak eta 'Coldplay'-ko liderrak erlazio ona mantentzen dute. Gainera, hau ez da elkarrekin joaten diren lehen aldia hamar urteko ezkontza apurtu eta gero. Apirilean, egun batzuk pasa zituzten Mexikon.
Baina badaude uda pasatzeko era berri hau aukeratzen duten beste famatuak. Bere banantzearen berri eman eta hurrengo egunean Karibera joan ziren Ben Affleck eta Jennifer Garner, euren hiru seme-alabekin batera (Violet, Seraphina eta Samuel) zurrumurru eta argazkielariengandik hanka egiteko asmoarekin. "Garrantzitsua zen biontzako prentsa arrosaz ihes egitea eta seme-alabekin debora pasatzea", adierazi zuen bikotearen inguruko pertsona batek. "Zaila izan da guztiontzat, baina umeak ondo egotea da haien lehentasuna".
Aktoreak bere banantzearen berri eman zuten ezkontzaren hamargarren urteurrena ospatu baino egun bat beranduago. Seme-alabek ikastetxea buka zezaten itxoin zuten, guztiak batera joateko. 'Argo' filmaren zuzendariak eta 'Dallas Buyers Club'-eko aktoreak elkarrekin bizitzeko asmoa dutela esaten dute zenbait ahotsek, baina Garner hasi da jada Pacific Palisades erositako etxea eraberritzen. Joan den asteburua elkarrekin pasa zuten Atlantan.
Sienna Miller eta Tom Sturridge lagun onak direla nabaria da. Joan den irailean, Formenteran pasa zituzten zenbait egun euren erlazioa arriskuan zegoen bitartean. Bi aste geroago, banandu zirela ezagutu zen. 'The Sun' egunkariak lau urteko erlazioa apurtu zutela publikatu zuen, eta erabakia aste batzuk lehenago hartu zutela adierazi zuen.
Kate Mossek ere Formenterara jo du bere senar ohiarekin atsedena hartzeko. Modeloa ezkongai dago orain, Jaime Hince gitarra-jotzailearekin lau urte ezkonduta egon eta gero. Baina oporrak euren alaba Lila Gracerekin pasatzea erabaki dute. Gertuago, Nieves Alvarezen eta Marco Severini argazkilari italiarraren kasua aurkitzen dugu. Joan den uztailean, komunikatu bat bidali zuten banantzearen berri emateko. Hogei urte egon ziren elkarrekin, hamabi ezkonduta. Baina hiru seme-alaben egonkortasuna ez apurtzeko elkarrekin egongo dira. "Elkarrekin bidaiatzeko asmoa dugu, Marcok eta biok mantentzen dugun erlazioa oso pizgarria da, eta gure seme-alabeetzat hoberena nahi dugu", adierazi zuen Nievesek.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.