Virginia Melchor
Domingo, 31 de mayo 2015, 01:57
Bizitzeak zahartzen gaitu eta jasaten ditugun desberdintasun fisikoak nabariak egiten dira. Batzuk urteak aurrera egin ahala gero eta gazteagoak direla dirudi, beste batzuk, ordea, ez dute denboraren iragatea hain ondo pairatzen. Famatuak ere aurreko bi taldeetan sartzen dira. Ana Obregonek Rajoyren adina du, Kiko Rivera ... kirurgialari baten eskuetan ez dela jarri nabaria da... Baina zertan dira berdinak Isabel Pantojaren semea eta Iñigo Errejon? Biek 31 urte dituzte. Ondorengo bikoteak urte berean jaio ziren. Nork zaintzen du hobeto bere burua?
Publicidad
Cristina Borboikoa orain dela 49 urte jaio zen Madrilen. Ekainaren 13an, 50. hamarkadan sartuko da, baina gaurkoz, Marta Sanchezen adina du. Hala ere, Espainiako erregearen arreba 'Noos auzian' inputatuta egoteak arrastoa utzi du bere aurpegian eta gero eta zahartuta dago. Marta Sanchez, ordea, urteak alderantziz betetzen dituela ematen du.
Paulina Rubio abeslari mexikarrak neskatila bat dirudi, baina 44 urte egingo ditu ekainaren 17an. Eta 'Salvame' programako zein kolaboratzaile da adin berekoa? Maria Patiño, medikuntza estetikoari esker gero eta gazteagoa dagoena. Bere lankide famatuena, Belen Esteban, 41 urterekin, Heidi Klumen adina du, baina bere kasuan, kirurgia estetikoak ez dio lagundu.
Santiago Segura eta Pablo Motos, umore-sena izateaz gain, lehiakideak dira. Lehenak 'Viaje al centro de la tele' aurkezten du TVEan eta bigarrenak, 'El Hormiguero', Antena 3en ordutegi berean. Baina horrez gain, 49 urte dituzte biek, nahiz eta fisikoki guztiz desberdinak diren.
Valentino Rossik eta Pablo Iglesiasek ere adin berbera dute, nahiz eta italiar motorlariak ume aurpegia duen. Biak jaio ziren orain dela 36 urte. Iñigo Errejon Podemos alderdiko bigarrena eta Kiko Rivera lagun talde berean ibili ahal ziren adinagatik. 31 urte bete dituzte. Hala ere, politikoa Isabel Pantojaren semea baino gazteagoa dirudi. Are gehiago, oraindik unibertsitatean dagoela ematen du bere itxuragatik.
Publicidad
Iker Jimenez eta Paula Vazquez aurkezleak elkarrekin sartu dira 40. hamarkadan. Hori bai, ez dirudi adin berekoak direnik. 'Cuarto Milenioko' sortzaileak soilgune handia du, baina galiziarrak ez du ezta xarma pixka bat ere galdu. Berdina gertatzen da Ana Obregon eta Mariano Rajoyren kasuan. Aktoreak 60 urte egin zituen Espainiako presidenteak baino zortzi egun lehenago, martxoaren 18an. Bien argazkiak elkartzean, ordea, azkar ikusten dira zazpi desberdintasunak. Florentino Perezek eta Angel Nietok, kirola gustoko izateaz gain, adin berdina dute. Real Madrileko presidentea eta MotoGP gidari ohia orain dela 68 urte jaio ziren, baina bigarrena zaharragoa dela dirudi. Ile urdinaren errua izango da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.