Virginia Melchor
Sábado, 23 de mayo 2015, 01:13
Aurrezpen neurriek ez dituzte klase sozialak bereizten. Famatuek supermerkatuen deskontuetara, prezio baxuko aerolineetara edo elkarbanatutako pisuetara jotzen dute, beste edozein pertsonak bezala. Nahiz eta telebistan agertu, ez dira hain desberdinak.
Publicidad
Sandra Barneda 'Un tiempo nuevo'-ko aurkezlea eta Irene Visedo 'Cuentame'-ko aktorea elkarrekin bizi ... dira. Pisukideak izateaz gain, oso lagun minak dira, etxea Barnedarena da, hala ere, gastu guztiak elkarrekin partekatzen dituzte.
María Barranco aktoreak denboraldi luze bat igaro du Cristina Almeida abokatuarekin bizitzen. Barranco ekonomikoki garai txar bat pasatzen ari zela, parlamentuko zinegotzi ohiarekin bizitzera joan zen, bere adiskidetasuna aurretik zetorrelako eta politikoki pentsaera oso antzekoa zutelako. Madrilgo Arturo Soria auzo ezaguneko etxebitzitza zabal batean bizi ziren.
Beatriz De Orleans, Dior-eko kontseilari ohia, Daniel Sanmartin Richeko langilea izan zenaren luxuzko pisuan bizi da. Pariseko aristokratak bizitzeko era hau defendatzen du. "Oso dibertigarria da eta horrela bizitzea gustatzen zait", adierazi zuen Beatrizek joan den urrian. Printzesa eta bere laguna, erlijiozko irakaslea dena, 500 metru karratuko pisu batean elkar bizi dira. Hilabetero Beatriz aristokratak 500 euro ordaintzen dizkio Danieleri, Madrilgo Salamanca auzoko pisuaren logela baten alokairuaren truke.
'La que se avecina'-ko bi aktore, Nacho Guerreros, Coquerena egiten duena, eta Jordi Sanchez, Antonio Reciorena egiten duena, telesaian eraikin berdinean bizi dira, eta gainera, errealitatean Madrilgo erdialdean elkarrekin pisu bat partekatzen dute. Lagunak eta pisukideak, nahiz eta aktore famatuak izan, etxeko gastu orokorrak elkarrekin ordaintzen dituzte.
Publicidad
'Abre los ojos' edo 'Mar adentro'-ko Alejandro Amenabar zuzendariak bere David mutil kuttunari baietza emango dio gutxi barru. Baina Amenabarren bizitzara David iritsi baino lehen, bere lehenengo pisukide esperientzia Mateo Gil gidoilari famatuarekin izan zuen. Bien artean adiskidetasun erlazio bakarra zegoen. Lanaren ostean elkarrizketa bereziak eta egunoreko gastuak soilik partekatzen zituzten.
Nacho Polo, Victor Sandovalen bizitzan agertu baino lehen, bere izenkide batekin bizi izan zuen, oso famatua dena gainera. Nacho Canut musikari eta Alaskaren kidearekin. Bi lagun hauek 90eko hamarkadan elkarrekin bizi ziren, Madrilgo Salamanca auzoan. Momentu horretan, Victor Sandoval kazetariak abeslaria izatearekin amesten zuen eta bere pisukidea Nachok Frio Control-eko album grabaketaren produkzioa egin zion.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.