Scarlett Johanssonek sagar-ozpinarekin garbitzen du aupegia eta Catherine Zeta Jonesek marrubiak erabiltzen ditu hortzak zuritzeko.

Famatuen kosmetikorik onenak sukaldean daude

Garagardoa eta ketchup-a ilean, marrubiak hortzak garbitzeko... Zer erabiltzen dute ospetsuek edertasuna mantentzeko?

Virginia Melchor

Sábado, 11 de abril 2015, 00:18

Famatuek edertasuna lortzeko trikimailu guztiak dakizkite. Gehienetan, itxura ona izateko diru asko gastatzen dute kremetan. Baina beste batzuetan sukaldean aurkitzen dituzte politak egoteko erremediorik eraginkorrenak. Janaria ahora eraman ordez, ilean edo aurpegian botatzea nahiago dute zenbait elikagai, edertasuneko funtzioak betetzen dituztela aldarrikatzen dutelako. Baina zeintzuk ... dira eta zertarako balio dute?

Publicidad

Suki Waterhouse aktoreak 'Insurgente' pelikularen estreinaldian aitormen harrigarria egin zuen: Coka-cola botatzen du ilean. Xanpua kentzeko freskagarri hau erabiltzen du uraren ordez. "Ilea izurtzen da, Amazonasera joan banitz bezala", azaldu du. Catherine Zeta Jonesek beste edari bat erabiltzen du ilea distiratsua eta osasuntsua izateko: xaboia erabili ordez, alkoholik gabeko garagardoarekin garbitzen du. "Garagardo barril baten usaina hartzen dut egun batzuenetan, baina oso ona da ilearentzat", esan du txantxetan. Claudia Schifferrek gauza bera egiten du, baina bere ile horaila argitzeko. Honela egiten du: Xanpua kendu ondoren, garagardoa ilean eman eta hamar minutu uzten du bertan. Gero urarekin azken aldiz garbitu eta kito!

Sienna Millerek, ordea, ketchup-a botatzea nahiago du. Britaniar aktoreak saltsa hau urte batez erabili zuen bere kolorera itzultzeko berdez tindatu ondoren. Blake Livelyk ere adats ederra erakusteko etxeko erremedioak jarraitzen ditu. Baina honek nahiago du maionesa ilearen erdialdetik puntetara ematea dutxatu baino bost edo zazpi minutu lehenago. Horrela ileari distira ematen diola esaten du. Trikimailu hau bere amak erakutsi zioen eta zorrozki jarraitzen du.

Famatuek aurpegi on bat erakusteko ere erabiltzen dituzte etxeko erremedioak. Shakirak azukre eta limoi-urarekin esfoliatzen du, Scarlett Johanssonek beste era batean garbitzen duen bitartean. Hori bai, sukaldetik irten barik. Sagar-ozpina erabiltzen du, baina horretarako gomendatutako neurriak jarraitu behar dira: ur kopurua bikoitza izan behar da beti.

Julia Robertsek oliba olioa du gustuko eskuak hidratatzeko. Jennifer Anistonek, bestalde, begien azpiko poltsak kentzeko erremedio bitxia du. Goizero, esnatuz gero, hemorroide-krema botatzen du begien azpian. Halle Berryk, ordea, hutsezinezko metodoa dauka izterren zelulitisa kentzeko: kafearen hondarrak botatzen ditu xaboian. Azkenik, Catherine Zeta Jonesek irribarre zuria mantentzeko txikitutako marrubiekin eskuilatzen ditu hortzak goizero.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad