Borrar

Intergune+ topaketak 70etik gora hizlari bilduko ditu BECen

Arantxa Tapiak inauguratuko duen ekitaldia hurrengo astelehen eta asteartean ospatuko da

elcorreo.com

Sábado, 21 de noviembre 2015, 00:33

Intergune+ topaketak nazioartekotzearekin lotura duten Euskadiko erakundeak, eragileak eta enpresak eta atzerritik heldutako hainbat ordezkari bilduko ditu astelehenean eta asteartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) gunean. Hitzorduak 70etik gora hizlari eta 28 erakusketari izango ditu, SPRIk jakinarazi duenez.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak inauguratuko du topaketa, 09:30ean, eta, ondoren, munduko egoera ekonomikoari buruzko mahai inguru batekin hasiko da topaketaren hitzaldi eta jardunaldi sorta. Saio horretan, Txina, Brasil, Grezia, Ekialde Ertaina edo Kuba izango dituzte mintzagai eta aztergai, besteak beste, Javier Ormazabalek (Ormazabal-Velatia), Andres Arizkorretak (CAF) eta Anton Praderak (CIE Automotive).

Mahai ingurua bukatuta, saio paraleloak hasiko dira, horretarako egokitutako aretoetan: Polonia, negozio eta inbertsio aukerak; Kolonbia, euskal konponbideak hiriko garapen iraunkorrerako; Nazioarteko On Line Banka; Nazioarteko IKTen azpiegitura hedatzea, fabrika kudeatzeko; Nazioarteko kokapenaren giltzarriak: atzerritarrek nola aurkitzen gaituzte?; EBren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren aurreikuspenak; Iran, agertoki berria, uztaileko akordio historikoaren ostean; Atzerriko filialen kudeaketa; On line denda baten nazioartekotzeko erronkaren gakoak; Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzeko estrategia; eta Eusko Ganberak eta Nazioartekotzea.

Asteartean, azaroaren 24an, Mexiko izango da protagonista nagusia, topaketaren aurtengo edizioko herrialde gonbidatua baita. Inbertsiorako egokitzat hartzeko arrazoiak azaltzearekin batera, energia eta automobilgintza sektoreetan dauden aukerak aurkeztuko dira, baita bertan ezarritako euskal enpresen eskarmentua ere.

SPRIko nazioartekotze saileko ordezkariez gain, Promexico eta CFE-Elektrizitate Batzorde Federaleko kideek eta Pemex, BMW, DANA eta DHLko ordezkariek hartuko dute parte jardunaldian. Euskal enpresen esperientzia, Vicrila, Nextel eta Ur Globalen eskutik etorriko da.

Halaber, Europar Batzordeak iaz aurkeztutako inbertsio plan handia, Juncker Plana delakoa, mintzagai izango da topaketan, baita nazioarteko lankidetza teknologikorako laguntzak eta programak ere. Horiekin batera, beste jardunaldi hauek beteko dute bigarren eguneko egitaraua: Kuba, esparru ekonomiko berria; Namibia, garapen bideak dagoen merkatu egonkorra Afrika hegoaldean; Liderrak mundo mailako merkatu hobietan: Euskadiren kasua; Cabo Verde: Afrikan sartzeko plataforma; Trenbide sektoreko enpresentzat aukerak merkatu multilateraletan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Intergune+ topaketak 70etik gora hizlari bilduko ditu BECen