Borrar
DURANGO

Maputxeen hizkuntzaren biziberritzearen filma gaur Plateruenan

Jueves, 29 de noviembre 2018, 01:00

«Maputxeek mapuzugun, beraien hizkuntzarekin, eta guk euskararekin daukagun paralelismoa nabaria da», adierazten du Marisa Barrena durangarrak. Hori izango da, hain zuzen ere, gaur arratsaldean ikusgai izango den dokumentalaren mamia. Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua azaltzen duen ikus-entzunezkoa da 'Mai da Bai', Garabide elkarteak ekoiztutako ia ordu erdiko dokumentala. Bertan, Maputxeek beraien mapuzugun hizkuntzaren biziberritzea azalduko dute.

Barrenak solasaldia eskainiko du ikus-entzunezkoaren ostean, Sergio Mariano maputxe aktibistarekin batera. Durangarrak bere bizipen eta esperientziak kontatuko ditu pasaden urtean Maputxeei eginiko bidaiari buruz.

Garabidek lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta, eta Durangoko zenbait eragilek eta udalak urteak daramatzate jardun hori babesten. Horregatik erabaki dute dokumentala herrira bertaratzea. «Edozein arlotan motibatuta egotea ezinbestekoa da, eta Maputxeak oso motibatuta daude beraien hizkuntza biziberritzearekin», dio Marisa Barrenak. Hitzordua gaur arratsaldean izango da, zazpietan, Plateruena Kafe Antzokian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maputxeen hizkuntzaren biziberritzearen filma gaur Plateruenan