

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Durangoko Azokak urtero banatzen duen Sormen Beka Gipuzkoara joan da aurten. Ihintza Iriarte eta Miren eta Uxue Bereziartua hernaniarrak izan dira seigarren deialdi honetako irabazleak beraien 'Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz' proiektuari esker. Animaziozko telesaila, haurren eta familien ikuskizunei begirako sorkuntzan oinarritu da. 22 eta 27 urte bitarteko gazteek, Durangoko Udalak babestutako 15.000 euroko diru-laguntza jaso dute beraien ekimena gauzatzeko. Gaurtik aurrera, urtebeteko epea daukate proiektua egi bihurtu eta 2024ko Azokan jendaurrean aurkezteko.
«Oso urduri» eta «eskertuta» agertu dira hiru sortzaileak familiei zuzendutako gunean, Saguganbaran, larunbat honetan eginiko sari banaketan. Azaldu dutenez, 'Argizagi' animazio serie bat da, 5-10 minutu inguruko iraupena duten dozena erdi bat kapituloz osaturikoa. Bertan, Izei lurtarraren abenturak ikusiko ditugu Ekai eta Nahi estralurtarrak ezagutzean. Hauek, kontziente izan gabe, urteak itxita egondako bi planeten artean bidaiatzea ahalbidetzen duen argi-zubi bat irekiko dute, galaxiaren ongizatea arriskuan jarriz.
«Oso eskertuta gaude aukera hau eman digutelako, ez genuen espero. Gogotsu ginen haurrei zuzendutako animaziozko serie bat egiteko», gaineratu dute. Hirurak Marramiau izeneko sorkuntza taldeko kideak dira, eta argitu dutenez, lehendik hasita zuten proiektua. «Gu guztion interes artistikoak batzen ditu: bikoizketa, irudia eta audioa. Gidoia idazteko fasean murgilduta gaude orain, eta prozesua ilusioz bizi gugu», adierazi dute.
Bestalde, Artaziak hezkuntza artistikoren parte den Ana Revueltak epaimahaitik jakinarazi duenez, euskarak eremu digitalean duen beharrei erantzuten dio egitasmoak (Argizargik), haurrei zuzendutako «kalitatezko edukia» plazaratuz. «Proiektu transbertsala eta multidiziplinarra izatea nabarmendu dugu, eta eremu pedagogikoan ekarpena egin dezakeela ere bai», esan du. Aldi berean, Revueltak bereziki azpimarratu du hizkuntzaren eta balioen transmisioan izan dezakeen eragina. Berarekin batera, Amaia Henneboute antzezlea, Josu Bergara sortzaile eta marketin aditua, eta Martxel Zubia, Berbaro elkarteko kidea eta Saguganbarako arduraduna, aritu dira epaimahaiean.
Sari Banaketa ekitaldian, Gerediagako presidentea den Nerea Mujika izan da ere, Sormen Bekaren balioa goraipatu duena. «Orain dela sei urte jarri genuen martxan. Atopia, Kai Nakai, Bañolet, Barraka, Eukalyptus... Literaturan, musikan, ikus-entzunezkoan, mundu digitalean eta arte eszenikoetan hasiberriak ziren sortzaileei lagundu diegu..., hasierak gehienetan zailtasunez beteak izaten dira eta hor egon gara», aipatu du.
Durangoko alkateak, Mireia Elkoroiribek, bere aldetik, adierazi du sortzaile hasiberriei babesa ematea dela bekaren helburua. «Bost ediziotako ibilbidea oparoa izan da. Oso lan interesgarriak bultzatu ditugu guztiok elkarrekin. Euren sorkuntza prozesuetan laguntzeaz gain, sortzaile moduan hazi egin dira euretako gehienak, Sormen Beka honi esker», azpimarratu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Seis bilbaínos denuncian a un inversor local por estafarles más de un millón de euros
Ainhoa de las Heras y Josu García
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.