Urgente El BCE baja los tipos de interés al 2,5%, pero se mantiene alerta ante las perturbaciones que pueda provocar Trump
Garbiñe Muguruza.
Tenisa

Muguruzak WTA-ko 7. bukatu du urtea

Lara Arruabarrena tolosarra sailkapeneko 69. postuan dago

elcorreo.com

Martes, 1 de noviembre 2016, 00:02

Garbiñe Muguruza euskal-venezuelar tenislariak WTA elkarteko sailkapeneko zazpigarren tokian bukatu du denboraldia, eta Lara Arruabarrena tolosarrak, aldiz, 69. tokian. Angelique Kerber alemana izan da urtea zerrendaren buruan bukatu duen jokalaria, Singapurren jokaturiko WTAko Finalen finala Dominika Cibulkova eslovakiarraren aurka galdu arren.

Publicidad

Muguruzak, aurtengo Roland Garros irabazi duen tenislariak, denboraldi bukaera gorabeheratsua izan du, urteko zortzi tenislaririk onenak bildu dituzten Singapurreko WTAko Finaletan izan den arren. Muguruzak ez zuen lortu lehiaketako lehen fasea gainditzerik eta finalaurrekoetara heltzerik.

Modu honetan, Angelique Kerber alemanak WTA sailkapeneko lehen postuan bukatu du urtea, Serena Williams estatubatuarraren eta Agnieszka Radwanska poloniarraren aurretik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad