Serena Williams, tenislaria.
Tenisa

Serena Williams ondoezik txakurren janaria probatzearren

Emakumezko tenislari onena, Erromako ostatuan eskeintzen zuten aberentzako menuak erakarri zuen. Akats larria

izaskun moyano

Viernes, 13 de mayo 2016, 00:26

Serena Williamseko bere bizitzako ideiarik okerrena izan du. Erromako torneoan bigarren txandan Anna-Lena Friedsam alemaniarra garaitu ondoren, mundu mailako emakumezko tenislari onena ostatura itzuli zen. Han, bere abereari prestatu zioten janaria probatzeko ideia 'bikaina' izan zuen.

Publicidad

Menuan, txakur gutxik eskura duten ez- ohiko janaria aberatsa eskeintzen zuten. Hori ikusita, bere txakurra den Chipentzat arroza eta izokina zituen platoa eskatu zuen.

Honek, hain itxura ona zeukan, Serenak probatzeko erabakia hartu zuela. «Koilarakada bakarra baino ez da izan», onartu du tenislariak berak grabatu eta sare sozialetara igotako bideo batean. Akats larria. Izan ere, Williams ahizpa gaztea gaizki sentitzen hasita komunean pasatu behar izan zuen arratsalde osoa.

«Ez nazazue epaitu. Itxura ona zeukan eta pixka bat probatu nuen. Baina zapore arraroa zuen, etxeko garbitzaile bat balitz bezala. Gizaki batek ezingo luke horrelako zerbait jan, eta menuan adierazita egon beharko litzateke».

Serenak eskuz idatzitako ohar bat utzi zuen menuan bertan, berelako ideiaokerra izango luketen etorkizuneko ostalarientzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad