Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Viernes, 13 de mayo 2016, 00:26
Serena Williamseko bere bizitzako ideiarik okerrena izan du. Erromako torneoan bigarren txandan Anna-Lena Friedsam alemaniarra garaitu ondoren, mundu mailako emakumezko tenislari onena ostatura itzuli zen. Han, bere abereari prestatu zioten janaria probatzeko ideia 'bikaina' izan zuen.
Menuan, txakur gutxik eskura duten ez- ohiko janaria aberatsa eskeintzen zuten. Hori ikusita, bere txakurra den Chipentzat arroza eta izokina zituen platoa eskatu zuen.
Honek, hain itxura ona zeukan, Serenak probatzeko erabakia hartu zuela. «Koilarakada bakarra baino ez da izan», onartu du tenislariak berak grabatu eta sare sozialetara igotako bideo batean. Akats larria. Izan ere, Williams ahizpa gaztea gaizki sentitzen hasita komunean pasatu behar izan zuen arratsalde osoa.
«Ez nazazue epaitu. Itxura ona zeukan eta pixka bat probatu nuen. Baina zapore arraroa zuen, etxeko garbitzaile bat balitz bezala. Gizaki batek ezingo luke horrelako zerbait jan, eta menuan adierazita egon beharko litzateke».
Serenak eskuz idatzitako ohar bat utzi zuen menuan bertan, berelako ideiaokerra izango luketen etorkizuneko ostalarientzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.