Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
e. c.
Viernes, 17 de julio 2015, 16:45
Lara Arruabarrena tenislaria Bastadeko (Suedia) txapelketako finalerdia jokatzeko sailkatu da, Jana Cepelova txekiarra erretiratu ondoren, ordurako tolosarrak partida ondo bideratuta zuen arren. Bastadeko txapelketa lur gainean jokatzen da eta WTArako puntuagarria da. Txekiako jokalariak partida utzi behar izan du, lehenengo seta galdu eta bigarrenean 5- ... 2 galtzen joan ondoren. Modu honetan, tenislari gipuzkoarrari pauso bakarra geratzen zaio finalera heltzeko.
Arruabarrenak sendo hasi du partida, eta, bi break lortuta, 5-2 irabazten jarri da. Cepelovak tolosarraren sake bat hautsi du, baina Arruabarrenak itzuli eta lehenengo seta irabazi du (6-3). Bigarren partzialean, tenislari gipuzkoarrak laugarren jokoa hautsi dio, Cepelovari abantaila hartuz, eta pixka bat geroago txekiarrak partida utzi du. Modu honetan, Lara Arruabarrena bigarren aldiz heldu da WTA zirkuituko finalerdi batera, Nurembergen (Alemania) ondoren, eta finalerako sailkatzen saiatuko da bihar Mona Barthel alemanaren aurka.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.