Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Viernes, 8 de abril 2016, 12:33
Pixkanaka pikanaka Bizkaiak ilusioa berreskuratu du. Azken urte hauetan bertako pilotariek ez ziren fin ibiltzen esku pilotako finaletan. Zorionez, joera hau aldatu duen kirolaria agertu da. Zaratamoko Mikel Urrutikoetxeak dagoeneko bi txapela eraman ditu etxera. Gainera, nabaria da gero eta ume gehiago kirol honetan parte ... hartu nahi dutela bere garaipenak direla eta. Bihar bertan beste pauso bat emateko aukera dauka Urrutik. Olaizola II alboan duela, bere hirugarren lehiaketa irabazteko aukera dauka.
Biharkoa Rezustaren unea ere izan daiteke. Bergarako kirolariak ez du oraindik txapelketarik irabazi, eta horregatik biharko norgehiagoka oso garrantzitsua izango da berarentzat. «Ez dakit beste final batean parte hartzeko aukerarik izango dudan», onartu du Rezustak. Bere ondoan, Binakako bost txapela irabazi dituen pilotari bat izango du: Juan Martínez de Irujo. Iberokoak bere alde dauden estadistikak ahaztu nahi ditu eta arreta osoa jokoan jartzea nahiago du.
Emozioz beteriko norgehiagoka honetan zalantza bat argituko da. Atzo bertan onartutako legearen arabera, frontoietan ezin da alkoholik edan. Ez frontoietan ezta kirola praktikatzen den beste tokietan, futbol zelaietan, esaterako. Baina erretzea debekatu zenean gertatu zen bezala, ez dago oso argi pilota zale guztiek errespetatuko duten edo, behintzat, errespetatzeko gogorik izango duten.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.